kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Henriren irudia / Pablo Sastre / Susa, 2000

Irudi eutsiezina Javier Rojo / El Correo, 2001-09-19

“Henriren irudia” izeneko nobela honetan Pablo Sastrek Euskal Herriaren nolabaiteko antza daukan eskualde berezi bat aurkeztu nahi digu. Eskualde horretan, pertsonaia bat, Xan, denbora batez “barruan” egondakoa, Henri aspaldiko burkidearen bila dabil. Bilaketa honetan, Xanek beste pertsonaia bitxi batzuk topatuko ditu, eta denek aldez edo moldez Henri ezagutzen dutenez, misterioz beteriko pertsonaia honi buruzko informazioa jasoko du irakurleak. Bilaketa hau, ordea, aitzakia hutsa da, eta Henriren bila joateak Xanen ibilerak justifikatu beste zereginik ez du. Izan ere, idazleak Euskal Herriaren itxura duen mundu hori nahi du begien aurrean jarri, dena izkutuko esanahiz beteta dagoelako itxura emanez. Estilizazioaren lanabesaz baliatu da idazlea, baina ikusarazten zaiguna distortsionatzen duen lente batetik iragazita dagoela ematen du, ia-ia ameskaizto gogoko batean bezala. Gehiegizko sinplifikazioa eta, bestaldetik, idazleak hautatu den idazkera bitxia, baten batek pastixetzat definituko lukeena, ere ez dira batere lagungarri. Abiapuntu interesgarria zuen liburu honek, baina galdu egiten da, istorio bat kontatu beharrean, lokamutsezko ideien munduan dagoen eskualde baten deskripzio sinbolikoa egin nahi izan baitu ekintzen bidez.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak