kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zeledonio sastrea, hori bai desastrea / Xabier Gereño / Xabier Gereño, 1986

Zeledonio sastrea, hori bai desastrea Iñaki Camino / Argia, 1986-04-27

Egun hauetan liburu berria argitaratu du Xabier Gereñok, zortzi teatro lan biltzen dituena, egileak azken hilaheteotan idatziak, umore handikoak, bakoitzaren luzera 20 edo 30 minututakoa delarik.

Ikastola eta era guztietako ikastetxeetan jaialdiak antolatzen ohi dira, gabonetan, kurtso-bukaeretan e.a., eta idazleak han kokatu nahi lituzke umorezko teatro lan hauek. Euskaltegietan arrakasta handiz frogatu omen da azken urteetako ikasleek euskaraz hitz egitera bultzatzeko oso mesedegarri dela teatro lanak ikasi eta antzestea.

Umorekoak dira, umore handikoak, ikusleengan barre algarak sortzea bilatzen du idazleak berak dioenez, Euskal Herrian umorea falta da, eta irribarreari alternatiba eman behar zaio, neska gazteei egindako piropo erdaldunak medio edota ateraldi eroen bidez.

Egileak uste duenez, euskal testu batean erdarakada batzu sartzeak, badu bigarren intentziorik. Ohituta gaude hainbat agintari, politiko eta intelektuali artikuluak eta hitzaldiak erdara hutsean irakurri eta entzuten, eta noiz behinka, abertzaleak direla frogatzeko, hitz solte batzu sartzen dituzte euskaraz. Liburu honetan adarra jotzeko edo, egileak alderantziz jokatu du. Liburu osoa euskaraz idatzi eta noiz behinka erdarakada xelebre batzu kontrastea eta barrea sortzeko, inpakto hau lortu nahi izango balu, euskara hizkuntza serio eta dotore bezala aurkeztea eta zerbantinoa barregarri.

Bueno, hor dago liburua eta ea zer gertatzen den orain. Liburu bat argitaratzea beti da abentura bat, jendearen erantzuna inkognita delako, ustegabea. Lortuko ote du Zeledonio sastreak euskaldun jendea barre egiten jartzea?

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak