« Itzaleko errainua | Mugarrien garraioan »
Kontuak / Pablo Sastre / Elkar, 1986
Kontuak Iñaki Camino / Argia, 1986-02-09
Pablo Sastre narrazioari gogotik heldutako gaztea dugu, aurretik hiru nobela botea. Oraingoan hamar ipuinekin dator. Interesgarriena ipui-liburua bera osotasunean juzkatzea litzateke, baina ipuien arteko diferentziek ez dute hori zilegi egiten. Badira batzu, saio kutsuan geratu direnak, maitasun kontua aipatzen duen “Hamaikagarrenez” esate batera. Bada beste bat humorea darabilena, “Ivan Gosevitx” du izena eta gosea ezagutzen zuen garaiko Errusian kokatzen da. Artista baten bizimodu oker baina leiala azaltzen digu. Giroan sartzen saiatuz gero ez da ipui txarra. “Muñekoa” eta “Pierres eta Jean Jaques” beste bi ipui motz ditugu, Mikel Etxebarneren ustez gehiago landu behar zirenak. Bata ikarazko ipuia dugu, aukera asko eskaintzen dituena eta bestea Xalbadorren “Herria eta hizkuntza” bertsoetan oinarritutako dramatizazioa. Honetan ere, gaude ez ote zitekeen gehixeago landu. Ipui onak dira biak, baina lan pixka bat gehiago eskatzen zutenak. “Muskilda” eta “Makalo Kimua” aspaldi zaharreko garaietan kokatzen ditu Pablok, bietan fantesia ageri da, baina batean herri zanpatuaren gaia eta bestean sorginkeriarena. “Etxea” izenekoa desumanizazioaren arazoa erakusten digun ipuia da, bikaina guk uste, bikaintasunez “Igandea”ren parekoa. Azken honetan, bakardadearen gaiarekin batera, egungo errealitatean herriak bizi duen zanpaketa giroa ageri da. “Ama” ipui saminak ere gai bera darabil nahiko egoki. Liburuko ipuirik luzeena “Maite minez” dugu. Gazte batek hutsa aurkitzen du bere bizia neska gazte bat aurkitzen duen arte. Neska honek beteko dio mutikoari barnean daraman hutsunea, baina neskarekiko harremanek porrot egiten dutenean gazteen maitasun arazotan hain ohizkoa den martir-konpleju hori mamitzen da bere barnean, eta handik gorakoak pentsamendu hotz eta zitalak dira denak.
Bukatzeko hitz bi Pabloren narrazioari buruz. Bat, Pablok oso ideia naratibo onak dauzka, baina merkeegi sartzen dituelakoan gaude, proiektu horiek gehixeago zaindu litezke, zenbat eta zenbatek nahi lukete bere irudimena. Bi, teknikak ez du orain artean Pablo kezkatu, eta hamar ipui hauetan dirudienez ere ez. Azkenik hizkuntzarena dator. Arlo hau bai landu duela Pablok, hizkuntza sakonduz, naturaren mundu semantikoak hobeto erabiliz, hitzak beren xuloan kokatuz eta borobil esateko, hizkuntza atsegin eta aberats baten bitartez irakurlea gozamenera eramanez.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez