kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bileterik gabe / Jon Mikel Arano / Susa, 1985

Bileterik gabe Iñaki Camino / Argia, 1986-01-19

Berriz ere poeta baten aurreneko poema-bilduma kaleratu digu Susak bere ohiturari jarraiki. Halakoetan poeta gazteek liburu finak eta olerkiz bakan kaleratzen dituzte, baina Aranok olerki asko biltzen dituen liburua egin digu. Esan dezagun baita ere, olerki guztiak erdibideko edo neurri ttikikoak direla.

Ez da erraza Jon Mikel Aranoren poesia, olerki bat baino gehiago surrealismoaren bidean doala iruditu zait, poesia iluna, eta hori dela ta, asko pentsatzea eskatzen duena. Poesia bakoitza bi aldiz irakurri eta pentsatu ia zer adierazi nahi digun egileak. Askotan jabetuko gara bere asmoaz, baina beste batzuetan zalantzan geratuko gara, edo ni behintzat hala geratu naiz. Hitzen segidetan anarkiaz baliatzen da poeta, esanahiak saltaka doaz, sintaxia lehertu egiten da, ideia batzuren printzak botatzen ditu idazleak, iduri dutelarik ez direla bukatu, erdi esplikaturik geratu direla. Beste hatzuetan, ez dago hainbeste arazorik ulertzeko, hauetan, gertaera soil batek olerkia idarokitzen dio idazleari, eta poesia horren errealitatea hurbilago sentitzen dugu. Onena adibideren bat ematea litzateleen arren, hobe Jon Mikel Aranoren poesian sartzea bere printz ilun horiez jabetzeko.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak