kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Julia diñotsut / Julen Arriolabengoa / Labayru, 1985

Julia dinotsut Iñaki Camino / Argia, 1985-11-03

Galburua sorta, irakurleari literatur mota atsegin eta irakurterreza eskuratzeko asmoz kaleratu dute, gazteentzat batez ere.

Julen Arriolabengoaren liburu honetan, neurri motzeko bost kontaera ditugu. Azkena, “Turrion” izenekoa, historikoa da, aintzinako ahaide nagusien burruka eta injustizien berri ematen diguna. Aramaioko jauntxoak bertako emakume gazteekin oheratzea du gustoko. Zeharo tradiziozkoa ageri zaigu ipuia. “Atxiloturik” izenekoa, kontzientzia garbi edukitzearen bentajak kontatzen dizkigun ipui motza dugu. Bada bestalde, ia nobela motz dei genezakeen bat. Baztango hotel batean sekretaria eder bat suge baten pozoiaz hil du norbaitek. Ikerketa eta miaketak gazte baten kontura doaz, eta Gasteizko Armentian somatuko du hiltzailea zein den. Beste munduko narrazioa ez den arren, denbora pasatzeko balio du. “Umeak sekulako” izenekoan, zahartzaroan agure batek jasan behar duen utzikeria salatzen da, maiteen dituen zapatilak eta kulunkaulkia kendu, eta herriak ekarriko dizkiote berari aurretik ezertarako iritzirik eskatzeke. Badira beste bi ipui motz ere, bata erdi aroko burruketan oinarritua, eta bestea maitasunari buruzkoa.

Egileak ohizko hizkuntza darabil gehien bat. Euskalkiz idazten du, bizkaieraz, baina batuz, h eta guzti.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak