kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zigarrokin ziztrin baten azken keak / Juan Luis Zabala / Elkar, 1985

Zigarrokin ziztrin baten azken keak Iñaki Camino / Argia, 1985-09-22

Juan Luis Zabala 84. urtean Azkue sariketaren irabazle dugu, eta hain zuzen nobela honekin jasoa. Geroztik sari gehiago eskuratu badu ere, guk Elkar-en argitaratu berria duen nobela komentatu nahi dugu.

Nobela hau laburra da, 160 orrialdeduna. Kontatzen dena gutxi gora behera halakoa genuke: Iparrameriketakoa dirudien hiri ez handi ez ttarro batean, igande arratsalde loti makal batez, txango maleta daraman biajante bat ageri zaigu. Tabernan jarria dagoen batek gizon hau ikusi du aurreneko eta atzeneko aldiz. Liburuan barrena argitzen zaizkigun arrazoi batzu direla medio, tabernan jarria zegoenak zazpi gutun bidaltzen dizkio maleta zeukan gizonari urte betean. Kontua da, handik 30 urtera, gutunak bidaltzen dituena aurki hil egingo dela jabetzen dela, eta berriro ere gutunak bidaltzen hasten zaiola aurreko maletadunari. Bigarren gutun hauetan doa nobela hau esplikatzen duen giltzarria.

Nobela irakurri ta gero, irakurtzen hasterakoan genuen usteak oker jo digula aitortzen dugu, gutunak oroitzapen sakon edota gertaera interesgarri batzuren gordailu eta atxakia izango zirela uste baikenuen. Nobela ez da horrelakoa baina. Oroitzapenek oso leku urria dute bertan, ez ditu peripeziak egileak landu nahi izan, beraz, peripeziak gutunaren osagarri ageri dira, eta ez alderantziz. Giro narratiborik ez da sortuko nobelan, gutunetan batak besteari ematen dizkion esplikazio eta aitorpenak baino. Zazpi gutun direnez, zazpi bider ibili behar du batak besteari esplikazio ematen, eta errepikatzea dator, apika aspertzeraino. Eskema beti bera da, gutun bakoitzak duela 30 urteko beste gutun bat darama, hura idaztera bultza zuten zioak emanez, egun haietako gertaeraren batek etsita uzten zuen idazlea, eta ondorioz gutun bat idazten zion behin maleta eskutan ikusi zuenari. Kontua, noski, gertaera horiek idazleak, azken batean idazlea gutunak idatzi dituena baita, eta ez Juan Luis Zabala, landu eta hedatu nahi izan ez dituena da. Nobela barruko idazlea, izaki arrunta da, arruntarik bada, ez da hain desgraziatua ere, bakardadean murgildurik dago, baina ez du beste munduko desgrazirik, agian horregatik ez zaio interesekoa iruditu bere bizitzaren zertzelada gehiago ematea, eta ondorioz nobela halako azalekotasunean utzi du.

Hizkuntzaren aldetik ez diogu nobelari nabarmentzekorik deus aurkitu.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak