kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Gauzurtz baten izenak asmatzen / Eneko Olasagasti / Susa, 1985

Gauzurtz baten izenak asmatzen Iñaki Camino / Argia, 1985-03-03

Lehen ere olerkiak idatzitakoa dugu Olasagasti, bakarka ateratzen duen aurreneko poema liburua hau den arren. Olerkiak 34 dira denetara, eta liburuaren erdialdean eta azalean ditugun marrazki ale horiek Joxemi Zumalaberenak denak.

Ez du Enekok oso poema luzeak idazteko joera, honelakoak ere badiren arren.

Badirudi, maitasuna dela Enekoren liburuaren hasierako zatian nagusi, azken olerkiak oso gai diferentez mamitzen baitira. Badira mozkorrei egindakoak, Donostiaren esnatzeari idatzirikoak, Beyrouth-eko haur erasotuei eginak, lagunentzakoak, mendiei, poemei eta askatasunaren ezinari jarritakoak, gaitzat kanutoak eta ofizinetako zuzendariak hartzen dituztenak…

Kalidadeaz hitz egitekotan, era askotako gauzak esan litezkeela dirudi, denetarik baitago liburuan: badira poemak lehenengo lerrotik azkeneraino esanguratsu eta ongi moldatuak direnak, indarra falta dutenak, baita olerki erdizkako batean zinez ederrak diren pasarteak.

Ezin ordea Olasagastiren irudiak aitatu gabe utzi, batzu benetan miresgarriak direlako, asmamen oso zorrotz batek burutuak, eta horrelakoak ugari dira gainera liburuan zehar, egiten dituen hainbat eta hainbat gogoeta orokorretan nahiz maitasun kontuzkoetan.

Lehen ere aitatu bezala, olerki guztiek kalidadearen aldetik maila homogeneo bat gordetzea lortzen ez badute ere, anitz dira liburu honek dakartzan alde interegarri eta ederrak.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak