kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ipuin ezberdinak eta erregalokoak / Hasier Etxeberria / Elkar, 1984

Ipuin ezberdinak eta erregalokoak Iñaki Camino / Argia, 1985-01-27

Hainbat ipuin biltzen du liburuak. “Orio busti zenekoa” izenekoa, bertako arrantzale batek biraoa boteagatik datorren eurite latza kontatzen diguna da. “Pim Pim eta kapricho” deritzana, puta eta matoi baten istorioa da, emakumeak bere lagunaren aintzinako maitalea hilgo du poliziaren hatzaparretan eroriz. Bada beste ipuina “Jean Phocas Manit-en laudorioz”, bertan milaka orrialdeko historiako lana idatzi eta argitaratu ezin izan zuen euskaldun baten pasadizua kondatzen zaigu. “Lehen kulunkak” itsasora arrantzura aurren aldiz doan txotxoarena da, egun guztia botalarriz pasatzen du itsasontzian hotzak, barkuan aurkitu uste zuen helduzaroa behar baino beranduago eta malkoen ondoren datorrela konturatuko da gero gaztetxoa. “Berandu zetorren epela” alabekin oheratzen den gizonarena dugu, nekazari honek gaitzetsi eginen ditu zortzi alaba, berekin oheratzea edota sexujolasak egitea utzi dioten zortzi hauek ez dute parterik izanen baserriaren jabetzan. Azken ipuinean gerlan hildako abertzale bati buruzko narrazio motza dugu, “Aista gerlaria” deritzana. Badira tartean beste narrazio motz errepikatuak. Liburuaren hasieran egileak ipuin liburu hau nori eta zeri esker argitaratu ahal izan duen diosku.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak