kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ipuin errotikoak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2001

Absurdoaren eta bizitzaren arteko diferentzia Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-09-08

Liburuak bi zati ditu, idatz-moldez argi ezberdinak. Lehenengoak, Hil artekoak azpititulupean, antzerki testu tankeraz hartzen ditu hainbat testu. Bigarrenak, Akufenoak, narrazio labur-laburrak ditu.

Karlos Linazasororen ipuin trilogiako hirugarren alea osatzera dator Ipuin errotikoak, iaz kaleratu zuen Ez balego beste mundurik narrazio bildumarekin eta orain zazpi urte argitaratutako Zer gerta ere ipuin lanarekin batera. Trilogia ala ez, kontua da aurreko bi ipuin liburuen literatur protesta berari eutsi diola orain ere, hau da, absurdoaren zein surrealismoaren bitartez egungo giza jarrerari ikuspegi zorrotz ironikoa eskainiz.

Linazasorok izenburuaren zergatia azaltzeko izan zuen modutik antzeman daiteke umore zaindua: “Hasieran —liburuari gehitu ez dion ipuin berri bat balitz bezala, halaxe kontatu zuen aurkezpen egunean Linazasorok— ipuin erotikoak izan nahi zuten, eta ez errotikoak, baina oztopoak izan nituen. Batez ere emaztearekin. Literatura erotikoa egiteko nahitaezkoa da esperientzia, baina kaskarra da nirea, ezkondu gehienena bezala. Saiatu nintzen, esperientzia nireganatzen esan nahi dut, baina, hala ere, nahiko petral atera ziren gauzak. Ez didate baimenik eman etxean horrelako literatura egiteko. Agertu nizkion emazteari aldeko nire arrazoiak, erotismoaren eta pornografiaren arteko diferentziak esplikatuz, gai garrantzitsua dela eta filosofo handi batzuen izenak aipatuz gainera: Heidegger, Kierkeggard, Shopenhauer. Eta gero Savaterren iritzia aipatu nion, eta filosofo gogokoenen artean ez duenez, galdetu zidan ea ni ere Basta ya!n sartua nintzen. Ezin sinetsarazi. Esan nion erotismoa esatea ez, iradokitzea dela. Orduan, ezer ez esateko ea zergatik idatzi behar nuen erantzun zidan”. Horra opari ederra, nolabait, liburuaren gai, mamia eta tonua aurreratzen diguna.

Arestian aipatu bezala, bi zati ditu liburuak. Lehen zatikoak antzerki pieza laburrak dira, argiaren abiadura baino arinagoak; eta bigarren zatikoak akufenoak izenpetu ditu, belarriko zarata edo sentsazio patologikoari zientziak emandako izenaz. Biak ala biak, lan oso gomendagarri batean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak