kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Emakumeak idazle / Itxaro Borda / Txertoa, 1984

Emakumeak idazle (antologia eta ohar zenbait) Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-23

Bat baino gehiago egongo da liburu honen irakur minez, hain baita titulua idarokigarri. Itxaroren lana bi ildotatik ibili da. Batetik, euskal literaturaren “literatura” argitaratu duten emakumeak zein diren ikusi (denak XX, mendekoak gainera) eta argitaratu dutenaren puxketa bat ondoan ipini, idazlearen datu biografiko zenbait emanez. Idazle horren lanari buruz hainbat bazterretan zer idatzi edo kritikatu den ere badakar aldi batzutan.

Bestalde, Itxarok berak idatzitako lerro batzu datoz liburuaren hasieran, teoria piska bat egin nahiez edo. Bertan emakumeak euskal gizartean eta emakumeak idazle bezala aztertzen ditu. Mitologia, feminismoa, soziologia, barneko sikologiak bere izaerarengan duen eragina, euskara, emakume idazleen tipologia, argitaraketa, zer idazten duten, mamia nondik nora doan eta hauen gizamaila. Guzti hau litzateke liburuaren alderik interesgarriena, hemen baitaude interesik handiena duten pasarteak, Itxaroren teoriak e.a. Baina tamalez guzti hau oso oso labur adierazten da, ideia batzu botatzen dira, baina ez dira sakontzen, idazleari aski iruditu zaio, baina irakurleak ezer gehiago behar du. Bada hainbat esaldi eni oso interesezko iruditu zaidana, baina hor bukatzen du Itxarok, inondik ere. Nerekiko, argitaratze ausartegia izan da, sarreraren aldetik bederen. “Emakumeak idazle” saila luzeago eta sakonago esplikatu balitz, ideia arras aberatsak geureganatuko genituen horko esaldiei interpretazioa bilatu nahi diegun askok eta askok.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak