kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Mantal urdina / Martin Ugalde / Erein, 1984

Mantal urdina Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-23

6 ipuin dira Martin Ugaldek dakartzanak. Honez gero beste tokitan esan den bezala, zahartzaroaz dihardute, seitik bostek behinepein. Aurrenekoan, errege gauak amona zahar batengan duen misterioa ematen zaigu aditzera, senarra hila zaio atsoari eta bakardadea apurtzeko lehen aipatutako gaua du jolasgarri. Zahartzaroaz ez diharduen (hein nagusi batez behintzat) bakarra dugu bigarren ipuina. Olertia maite duen umea hazten doa pixkanaka eta ezkondu ta gero zuhaitz batean bizitzeko irrika sartzen zaio. Falta diren lau ipuinetan ere zahartzaroa dugu mintzagai. Bakardadea uxatzearren Pasai San Pedroko kaietik pasian dabilen polizia erretiratua, ia ezertarako balio ez duela iragartzen dion mantal urdina jantzi nahi ez duen aitona zaharrarena, elizako kontuak txukuntzen urtetan aritutako emakumea apez berriak erotzat nola hartzen duen, bere semea auzoko emakumeak salatuta poliziak nola daraman ikusten duen aita zaharrarena…

Martin Ugalde ipuigile zaharra dugu, ehundaka egina, eta zahartzaroaren bakardadea iragarri digu ipuin hauetan, batzutan benetazko dramatismo gordinez.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak