kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Itzalak / Jose Antonio Mujika / Elkar, 1984

Itzalak Iñaki Kamino / Argia, 1984-12-23

5 ipuin biltzen dira Mujikaren liburuan. Ezeren aurretik, Ipuinak arras landuak ageri direla esan beharra dago. Izan ere, ipuin hauek duten egiturazko lotura oso nabaria da ia ipuin guztietan. Baten bat ari zaigu narrazio nagusia kontatzen, eta tartean era guztietako oroitzapenak nahastekatzen dira, norberak bere buruaz esaten dituenak, bestek berari buruz esandakoak e.a. Horrela, historia bat kontatzen zaigu, lehena (Historiaren giltza) eta historia horren ondorioa ondoan ipiniz. Pertsonaia berbera amets edo denbora aldaketa bidez eszenaz nola aldatzen den adieraztea oso maite du Mujikak, hala gertatzen baita bederen bost hauetako lau ipuinetan. Pertsonaiak ere antiheroe dira burutik oinetaraino liburu guztian. Bata kubano txiroa dugu, eskale eta errukigarri, gaitzesten duen herri oso baten fabore bizia emanen duena. Bestea gaztetako jokoetan eta nesken aurreko kontuetan beti herabe azaldutako ameslari inozoa dugu. Errurik bat ere gabe gartzelan 40 urte igaro dituen baserritarra bestea, ilargira iristea nahi lukeen txoriburu bat da laugarrena, eta bosgarrena, Seminariora Galiziatik iritsi eta ezarian ezarian bere gaztetasuna eta kordea galtzen duen apezgaia. Don Anjel abade homosexualaren ideiek jan eta gero, zoraturik eroetxera eramanen dutena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak