kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gorrotoa lege / Jon Etxaide / Elkar, 1984

Gorrotoa Lege Iñaki Kamino / Argia, 1984-11-17

Euskal Herrira berandu heldu zen erromantizismoak bultza zuen Txomin Agirre Ni eta Ni elaberri historikoa idazten hastera, baina hastera bakarrik, eginahal haietan hil bait zen ondarrutarra. Lan hura inolaz ere ez ahanztekoa zelakoan ekin zion aspaldi Jon Etxaidek antzeko zerbait egiteari. Etxaideren lanak 62. urteko Domingo Agirre nobela saria jaso zuen. Hala ere egungo gazteek nekez topa zezakeeten elaberri hau eta birrargitarapena ongi etorria dateke. Oñaztar (Butroeko jauregi ingurukoak eta Aramaio) eta ganboarren (Jean Peru Abendañoko, Lekutio e.a.) arteko odolezko liskarren harian arilkatzen da elaberri luze hau. 1400 urtean kokatzen du Jon Etxaidek bere irudizko lana, bi taldeek haginka erasotzen diote alkarri Aramaio eta antzeko herri eta dorretxeez jabe egiteko, senideak apentzean datza ahaide nagusien ohore guztia. Historia honi eder antza emateko bi gaztez baliatzen zaigu egilea. Bata gizaseme prestu eta zintzoa, bi taldeen artean bakea ekarri nahi duen ganboarra eta bestea honen emazte bilakatuko dena, Butroetar nagusienaren alaba, eder bezain onbera. Zer esanik ez, lortu eginen dute senarremazteek ordura arte ia ezinezkotzat joa zen barkabide eta bakea. Herriari dirua zurrupatzen zioten ahaide nagusien galeran inportantzia handia izanen dute butroetarrek Aramaioko neskatxetan ohakideak belaunez belaun bilatzeak eta ganboarrek Mondragoe setiatu eta gero oso osorik erretzeak. Azkenik herriak aukeratutako (erregek ere noski) ordezkariek juzkatu eginen dituzte gupidagabeki ahaide odolzaleak bakeari ateak berriz ere irekirik.

Guzti hau Etxaidek hain maitea duen estilo goratsu eta apainean emana, barrokoa batzutan, garaiko tresna eta gazteluen euskal izen eta guzti, orduko gertakari historikoen berri demaiguten orri azpiko oharrez beterik, irakurlea gerra eta maitasunezko ederlanaren bidez garai bateko gure historiaren jabe egin arte.

Zer esanik ez, 400 orrialde dituen elaberri historikoa ez da egun euskal irakurleak maiteen duen gaia, ezin ahaztu gainera Etxaidek lan honetan sartzen duen moralismoak gaur egun habe sendoenak ere lurjoak dauzkala euskal gizartearen zati handi batean. Aipatu behar bestalde, elaberrian pisu handia duen bikote zintzoaren bizikizunak erabat itzaltzen direla 10 atal luzetan zehar bitartean gerra eta orduko ingurugiro historikoei txanda emanez. Elaberri honetan, Etxaideren idaztankera koipetsuan ohizkoak diren hitzei, erdi aroko gerra eta gorteari dagokion lexikoa (bikainki sartua alajaina) erantsi egin behar zaie. Egungo literatur beharrei zuzenki erantzuten ez dien elaberri hau izan bedi, bederen, Jon Etxaide, euskal narratibak egundo izan duen idazle ugarienaren lan agergarri.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak