kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Euzkadi merezi zuten / Koldo Izagirre / Hordago, 1984

Euzkadi merezi zuten Iñaki Kamino / Argia, 1984-11-11

Koldo Izagirreren lehen nobela kaleratu da oraintxe. Hordagok argitaratu du aurten hain larri dabilen arren. Nobela ez da eskuarki idaz daitezkeenetakoa, idazleak adituz edota irakurriz dituen berriak eta gertaerak baitira nobela osatzen duten habe nagusiak, ezagutu gabeko garai batzutako bizikizunak direla esan liteke. Garai hartako datu objetiboen bilketa ere antzeman daiteke (kotxeen piezak, baserri izenak e.a.) Idazlearen irudimenak sekuentzia batzu lotzen ditu, gerraurrean eta gerra garaiean bertan jazo bide zirenak, berak landu eta egokituak, edota agian asmatuak. Puskaka doa nobela, egun diferenteetako sekuentziak tartekatuz, bataio bat dela, halako eskontza, honelako alarguntza, Ameriketara biajea, Ameriketatik itzulitakoaren porrot itzela, hirian izandako aurreneko autoak sortutako xarma eta erakarria, baserrira argia aurreneko aldiz iritsi zenekoa, Txirritaren ateraldi zerbait, sekuentziaren hariarekin lotzen diren orduko bertsoen lerroak, errepublikanoen mitinak, kaleetako manifestazioetan isuritako odola, apaizen jokabidea, mutiko gazteen ibilerak, beren aurreneko lan soldatadunak, gerra garaiko traizioak, erreketeen mugimenduak Oiartzun inguruko mendiak barna, sagardotegietako afari legeak, orduko lanak, tresnak…

Pasaia inguruan gertatzen dira gehienak, protagonistak ere garai hartan han bizi eta ibiltzen zirenak baitira. Garai hateko gizartearen deskrizio laburra egiten da nobelan, idazleak printzaka egoera eta jazokera batzu aukeratu ditu nahi duen mundua guri agertzeko. Puskaka egina izateak hariak lotzera garamatza, famelien loturak azalduz doaz, biajeak, ideologiak eta etxe barneko gertakizunek eskema antzeko zerbait eskaintzen digute eta azkenean historiaren nondik norakoaz jabetzen gara. Ez da, baina, hau inportanteena, orduko gizartearen islada baino, horregatik, nobela osatzen duten puskak osoro ordenatzen ez baditugu, hurrenkeraz jabetzen ez baldin bagara, ez dugu anitz galduko, nobela hau sekuentzia bakoitzak mamitzen baitu, gertakizun bakoitza baita orduko gizarte eta egoeraren esplikagarri. Bestalde idaztankeraren aldetik, joera zaharren zale ageri da egilea. Ez da asko Gasteizko aldizkari batean egungo narradore gazteek ongi narratzen ez zekitela esaten zen. Kasu honetan idazlea kontaeraz arduratu da, eta forma bat baino gehiago landu du kontatzeko.

Dudarik ez, hizkuntzak bere inportantzia du nobelan zehar.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak