kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hamabost istorio Aizkorpeko / Pio Berasategi / Elkar, 1984

Hamabost istorio Aizkorpeko Iñaki Kamino / Argia, 1984-09-23

Ezaguna dukezue askok Madrid inguruan kokaturik idatzi dituen nobelengatik Berasategi. Oraingo honetan, horratik, ipuiak dira kaleratu dituenak, eta ez oraingoak gainera, orain 20 urte idatzi eta moldatuak baitauzka. Ez dizkiote inon ere argitaratu nahi izan eta horra orain Elkarrek argitaratzea agindu. Dauzkan ipuiak 40 baino gehiago izaki badute Elkarrekoek beste hiru liburu gehiago kaleratzeko asmorik. Hizkuntzarekin harreman estuagotan sartzearren hasi zen Berasategi honelako ipuiak idazten. Ipuiak, esan ez badugu ere, hari bati lotzen zaizkio denak: Zegama inguruko kontu, elezahar, ipui, gertaera, esames eta abarretan dute iturri kontaera guzti hauek. Lehendik ere Joxe Miel Barandiaran eta Jose Mari Satrustegik jorratua duten alorra dugu hauxe, baina Berasategik aldaketa nabaria ezarri du: ahoz aho beregana heldutako elezaharrak oinarritzat harturik berak nahi tamainan eta legean moldatu eta indarberritu ditu ipui berriak sortuz. Ipuien oinarrian arrazoi literario antzekoak topatzen ditugu: bide-lapurrak, urrezko kutxak, dirutzak, aberastasunak eta beste honelakoak. Hor ditugu bide zuzenetik aldenduagatik bere buruaz beste dagien fraidearen istorioa, azokatik dakarrena alferrik galtzen besterik ez dakien baserritarraren pasadizoak, diruaren hotsak dei eginik mendira doan gizonaren ikustaldi latza, sekeretua gordetzen ez dakien emazte hitzontzia. Esan dugunagatik ipuien ingurugiroa oso rurala da, orain ehun urte jazo pasadizoz betea, orduko salerosle, artzai eta antzeko bizibidea duten gizakiz beterik. Hizkuntzan ere baserri giroko hitzak eta tramankulu zaharren izenak ugari dira.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak