kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Arrosa zimeldua / Juan Mari Atutxa / Elkar, 1984

Arrosa zimeldua Iñaki Kamino / Argia, 1984-07-15

Ez da hau Atutxak idazten duen aurreneko nobela, eta bidenabar esan beharko Cafe Iruña saria eskuratu zuela iaz. Idazle aski berria dugu Atutxa antza denez, hori adierazten dute bederen bere gramatikazko zalantza eta hutsek.

Nobela honek herrixka baten suntsitzea dakarkigu. Gizarteari komeni zaion moralaz exkax dabilen etxean jaioko da protagonista, espetxea larrutik dastatuko du eta ondoren erabili eginen dute mafioso handi batzuk herriska itsastar batean droga sar dezan. Drogaren arrakastak herria mafiosoen eskutara eramanen du. Kontaera orain aldetik zuzentzen da, protagonistak herrian egin beharreko lana bukatu ondorengo unean kondatua. Beti ematen zaio orain-aldi itxura nagusia, baina lehena kondatzen den bitartean. Herriska da abiapuntu eta zentru nagusi. Azken gertaerak erakarriko dituzten arrazoiak pixkanaka azaltzen ditu egileak, lasaiki, irakurlearekin harreman estua gordez, mantxo. Idazleak, behar duenean, tira eginen die gertaera eta argibide nagusien hariei, nobelari berak desio erritmoa eta intriga emanez.

Bestalde, estilo falta handia nabarmena dela aitortu behar, landugabea, hizkera zuzenegikoa, sakontasunik bat ere gabea, maila estilistiko minimo batera heltzen ez dena. Gauzak horrela, oraingoz behintzat, saiakera hutsean gelditzen da Atutxaren lana, sakontasunik gabea baita, estilo arinegiz narratua.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak