kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Hades-en erresumarantz / Gotzon Garate / Elkar, 1983

Hades-en erresumarantz Xabier E. / Argia, 1984-02-19

Durangoko Azokan aurkeztu zen Gotzon Garateren azken nobela, eta beste hainbat gauzaren artean bi puntu ikutu ziren: alde batetik nobela realista egiterik ba ote zegoen Euskal Herrian, eta bestetik azken elaberri honekin egileak eman duen saltoa.

Lehen puntu horri dagokionez, zera esan beharra dugu, nobela honetan ez dela errealitate hori ikusten. Euskal Herria ez dela nobela honetan agertzen zaigun euskaldun herria, hemen botiken prospektoak erdaraz daudela oraindik, eta ez euskaraz 79. orrian agertzen den bezala, Bilbon erdara entzuten dela, etabar, etabar. Guztionekin zer esan nahi dudan? Euskal Herrian, Gotzonek berak “Euskal elaberrien kondaira (1)”ean dioen bezala, oso zaila dela elaberri onak egitea. “Gure gizartea euskaldundu arte eta batez ere, Bilbo eta hiri nagusiak euskaraz jantzi arte, ez da Euskalerrian elaberri onik sortuko” eta “Euskalerria benetan Erdalerria den bitartean, elaberri sinbolikoak idazteko joera izango dugu”. (E.E.K., 33. orrian). Halere Gotzonek berean dirau eta nobela hau —eta honekin bigarren puntura sartzen naiz— zailtxoagoa izan arren, Euskal Herrian kokaturik dago; eta nobela zailtxoagoa dela esan badugu ere, zailtasun hori egituraketatik datorkiola esan beharra dago, eta ez gai edo sinbolikotasunagatik. Dena den egituraketarena gerorako utziko dugunez sar gaitezen lehenbailehen nobela berri honen gaiarekin.

Bidaia

Bidaia bat. Bilbotik Oriora eta autopistatik. Taxi batetan, taxista eta bezeroa.

Bidaia hori egiteko, liburua irakurtzeko beste denbora behar dugu, horrez gain, bidaia honetan bezeroaren bizitza agertzen zaigu. Haurtzarotik hasita, duela une batzu arteko gogoetak datozkio burura Iñaki Agirreri taxian doan bitartean. Bere bizi korapilatsua, haurtzaroa, herriz aldatzea, unibertsitateko giroa, eta baserria; “Sentimentu bakoitzak bere historia kontatu nahi zidak, denek batera” dio 9. orrian, historia hasieran. Eta horixe da, hain zuzen, sentimentu pilo bat, bata bestearen ondotik puzzle dena osatu arte. Halere, eta irakurlearengan nolabaiteko arina sortuz, badaude liburuan zehar indizio batzu, tragedia adierazten diauten indizioak:

“Zertarako geure burua engainatu? Ez al zidan, bada, berak esan, ni gabe ezin zitekeela bizi?” (10. orria) edo “Beranduegi ezagutu nuen gertakizun haren abisua: bizitzan lagunak maite duen laguna hondatzen duela” (36. orrian). Bestalde puzzle izate horrek jakinmina pizten du irakurlearen baitan: gertakizuna azaltzen du nola izan den gerorako utziz: bidaiaren zergatia susma dezakegu baina ez baieztatu bukaera arte.

Badaude, egon ere, nobelan errepikatzen diren leloak: amaren maitasuna, adibidez, edo Iñakiren eta Garbineren arteko maitasuna, zeinek anai-arreba baino nobioena baitirudi: edo-ta anarkisteei egindako kritikak eta sinismena gora eta behera ibili hori.

Gehiegikeria

Sermoi kutsua hartzen diet nik, azken bi gai horiei; anarkisten eta sinismenarena. Gehiegizkoa da Manu Zataren aurkako joera hori, beti taberna zikinetan; “Begi mehatxugarriak zeuzkan, masailezurrak irtenak eta ahoa okertua, haserre antzean. Bibotea eta bizar beltza katramilaturik zeramatzan buruko txima nahastuekin. Betaurreko beltzak. Narruzko jaka (iduna gora jasoa), panazko galtza estuak eta bota punta zorrotz iuzeak…” Deabrua, eta inguratzen zaion jendea kutsatzen da. “Lehenagoko neskatxa alaia, bihoztia, uzkur eta petralaren antza hartu zuen” (69. orri.), “Garbine Manu Zatarekin hasi zenetik… Bizitza garratz iruditzen hasi zitzaion” (69. orri). Alde honetatik ikaragarrizko karga du liburuak, gehiegizkoa nire ustez. “Zergatik aldatu zinen, Garbine, ene Garbine?” (68. orria). Argi ta garbi gelditzen da Manu eta bere antzekoak —mundua aldatzeko beren eritzi horiekin— dena hondatzen ari direla, gaiztoak direla.

Sinismen galtzean ere, joera bera aurkitu diot nobelari, egoera bortxatuegiak, gehiegizkoak. “Jainkoaren eta nire arimarekiko auziek ez zidaten une batez ere baketan uzten” (45. orria), eta aurreko orri berean: “Egunez samindurik, gauez ezin lorik egin”, edo-ta 46. orrian agertzen den esaldi hau: “Batzutan neure buruari heriotzea opa izaten nion”. Nire ustez gazte batengan sinismen ezak ez ditu horrenbesteko kezkak eta une larriak sortzen. “Bakeak alde egin bihotzetik” (55. orria), egoera puztuta, kezkak handituta.

Bada, azken puntu honekin lotzen den beste bat; hiria ta baserria elkarren kontra egote hori alegia. Iñakik galdutako bakea, sinismen galdua, baserrian berreskuratuko ditu, eta ez da kasualitatea Izazkunek “Ni, bada, hil egingo nintzateke Bilbo bezalako tokitan” (75. orrian) esatea. Hiritik mendira, joera hori litzateke. Anarkista, taberna, kea ta antzekotik, zelaia, neskatxa jatorra, eta aire garbira joatea.

Baina gaia alde batetara utziz, arestian aipaturiko nobela honen zailtasuna aztertuko dugu orain:

Egituraketa

Nobela hau 22 zatitan bereizturik agertzen da, horietako 20 nobelaren mamia direlarik, eta 20 hauetako lehenak eta azkenak bidaia mugatzen dutelarik. Beraz, nobela bi bider enmarkaturik dago.

Historia / Bidaia

20 kapitulu edo zati horien hasierak berdinak dira, bidaiaren erreferentziaren bat alegia. Eibartik pasatzean, Altzolatik, Maltzaga… aipamen laburrak gogoetari ematen dio bidea kapitulu guztietan. Errealitatea eta oroimena, taxiaren bidea eta bezeroaren bizitza. Hala eta guztiz, kapituluen sarrerak, herriei buruzko aipamenak, hutsak dira, oso laburrak, hasieran bakarrik agertzen dira, inoiz ez gogoeta batetan tartekatuz, eta guztionek pobre itxura ematen dio nobelari, errekurtso falta, teknika bortxatua; batzutan oroimen bat eta beste baten artean zerbait jartzeagatik dagoela dirudi: “Ibaizabal ibaia. Urak ez ote nau eramango! Udarbegoko bi mutil haiek bezala…” (34. orrian).

Baina sarrera utzi eta mamia aztertzera sartzean zera esan daiteke: ez dagoela egituraketa orokorrik; “100 metro” liburuan ikusten den egituraketaren antzekorik ez dago hemen, 20 zati hauek 5 gai nagusitan banatzen dira: Haurtzaroa, Baserria, Unibertsitatea, Zoritxarreko eguna, eta beste.

Hona hemen gai bakoitzari dagozkion kapituluek:

Haurtzaroa:

2-5-8-10-13-15

Baserria:

4-9-19

Unibertsitatea:

7-12-14-17

Zoritxarreko eguna:

1-3-6-16-20

Beste:

11-18

Bestalde nobelaren orden lineala aurkitu nahirik honako eskema hau —okerren bat egon liteke, denbora ez baitago oso zehaztuta— egin dugu:

(15-2- edo 10) hasieran eta gero:

Bai eskema batean bai bestean ikus daiteke arestian aipaturiko egituraketa osoaren eza.

Azkenean

Bukatzeko eta nobela honi buruz bi hitz esatekotan, zera esango nuke: nobelaren egituraketa amaitu gabe dagoela, orden minimo bat falta zaiola, hala ere, nobelaren egituraketa honek misterio kutsua, jakinmina sortzen du irakurlegoarengan —polizielaberrietan bezala—. Eta esan beharra dago, nola ez, artikuluan ere aitaturiko karga ideologiko guzti hori. Bi horiek lirateke, nire ustez, elaberri honi egindako kritikaren zutabeak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak