« “Anton Guzurretxe” nobela | Rafael Egigurenen poema liburua »
Poemak / Alex Azkue / Ustela, 1981
Alex Azkueren liburu-esperantza Benantzio Alvarez / Argia, 1981-09-27
Maiatza aldean, bai. Orduan kaleratu zen hiltzorian dagoen Ustela sailaren barnean Alex Azkueren Poemak liburua, eta egileak berak aitortu zigunez oso oihartzun txikia —batez ere aldeko— jaso du kritikaren aldetik. Gaurko geurea, berandu iritsi arren, irrtsi egin da, eta horra hor bederen.
Ez da izenburutik dedukzio zuhurregirik egin behar poema liburua dela jakiteko, eta poema liburuek kritikarako duten zailtasunak oztopo handiak jartzen baditu, orrialdetxo hau betetzen behartu dugu gure burua azkenean, liburuak orain arte jaso duena baino askoz gehiago merezi bait du. Horren ustean idatziko dugu ondokoa.
Ustela sailaren pontifize supremo eta langile bakarra den Koldo Izagirrek egin dio liburuari sarrerakoa —eta ez erdipurdikoa helas—, eta bertatik jasoko ditugu hitz interesgarri hauek: “Euskal literaturaren mando hilari labanazoka ari den multzo gazte horretan Alex Azkue, urte terdiko itxoinaldia egin duen liburu-esperantza honekin” da, hori gure ustez aski aproposa bait da liburuaren garrantzia adierazteko. Ez da bertan inolako marabilarik arkituko —eta esango dugu geroago zergatik— bainan esperantza handi izan daitekeenaren esperantza.
Eta nonbaitetik hastekotan, akatsetatik (baimena eskatuz noski). Badu liburuak akats nagusi bat: hetereogeneitatea, egile baten lehen liburuan hain maiz ageri den hetereogeneitatea. Liburuaren 74 orrialdeotan, gauza ugari ageri dira —trinkoa gertatzen da liburua—, bainan estilo erabat desberdinak erabiltzen dira nahaste borraste dexentea sortuz. Bainan, jakina, estiloak nahastearena norbaiti akatsa iruditzen ez bazaio ere, nik pentsatzen dut gaur egun poema liburu bat interesgarri bilaka dezaketen faktoreetako inportante bat homogeneitatea dela. Egilea estilo pertsonal eta berezi bat iristeko gauza izatea. Liburu inkoerentea airean geratzen da, eta askotan inkoerentzia hori homogeneitate falta horretatik etortzen da.
Gaien aldetik bada denen artean nabarmentzen den gat: Gotzon Alemanen heriotzea. Berari dedikatzen dio lau zatitan banatutako poema luze bat, eta beste poema txiki asko. Gainerantzekoan, amodiozkoak ere nonahi ageri zaizkigu, eta azkenik hortik barreiaturik gizakia eta bizitzaren ingurukoak, giza esanahi bat izan nahi dutenak. Azken hauek dira guri gutxien gustatu zaizkigunak, airean edo gelditzen dira, borobildu gabe.
Bainan baditu alde onak ere liburuak, txarrak baino ugariago eta nagusiagoak. Nik destakatuko nuke zenbait estilo hermetikoegi bihurtu gabe bainan sinplekerietan erori gabe irakurlearekin lortzen duen komunikazioa. Hau da, poemen mamia erraz uler daiteke, formaren aldetik sinbologia ausart bat erabiliaz. Honen adierazgarri, Gotzoni dedikatutako zazpi estrofa txikiz osatutako poema aipatuko nuke, benetan zoragarria. Behintzat, bide berri bat eskaintzen du gure artean hermetismorako dagoen arriskuaren aurrean.
Beno, liburu-esperantza bat beraz. Benetako esperantza gainera. Nahiz eta gure literaturan esperientziak demostratu ez dagoela esparantzarako toki handirik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera