kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Anton Guzurretxe / Augustin Zubikarai / BAK, 1979

“Anton Guzurretxe” nobela Karlos Santisteban / Argia, 1981-09-13

Badira zenbait hilabete Agustin Zubikarairen “Anton Guzurretxe” irakurri nuela lehen aldiz, eta lehenik egin ez badut, oraindik orain badela komentariotxo bat egiteko egokiera deritzot, eta egin eginen dut.

Ni benetan arduratzen nauena kasu honetan, nobela honek “Txomin Agirre” delako saria irabaztea da. Niri, biziki kostatu zitzaidan nobela hau irakurtzea, hain da astuna, geldoa eta aspergarria. Idazkera berak (badirudike esaldi-zerrenda luze baten aurrean gaudela) begiak nekarazten ditu. Azken orrialdeetan, “Nun-Zer”-a begiztatzen badugu ere, hainbeste eta hainbeste eta hainbeste izenburu ikusita berrehun orrialdetako nobela batetan, aise konturatzen gara txit sinpleki egituratua dagoela eta ez dela gaur egun munduan ikusten direnetakoak.

Agustin Zubikarai bere maisua den Txomin Agirreren Euskal Herrian geratu zaigu nobela honetan. Baina denbora luzea pasatu da Txomin Agirre egunetatik eta egungo Euskal Herria guztiz bestelakoa dugu. Agirreren kasuan barkagarria zitekeena, ezin barka daiteke gaur egun.

Euskal literaturan gaurko munduan, gaurko Euskal Herrian —gaurko problematikan— sustraituak dauden liburuak behar ditugu. Kasu honetan nobela hau gaurko euskal literaturan bizi dugun egoeraren erakusgarri da, ezen sari garrantzitsu bat irabazi baitu. Zera galde geniezaieke geure buruei: ez ote zen nobela gehiago aurkeztu sarirako? Nobela gehiago aurkeztu bazen, hau zela hoberena ondorioztatu behar da; edo bazegoen hoberik?

Dena delarik, hau penagarria da ene aburuz. Liburu hau (ohizko liburu-aipamenen batetan irakurterraza dela irakurri dut baina morala behar da amaitzeko gero!) gaurko euskal literaturarik hoberenetarikoa baldin bada, bapo!

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak