kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Zernahi batez / Martin Tejeria / Erein, 1980

“Zernahi batez”, hamar urtetako fruitua Jexux Kamino / Argia, 1981-02-22

Zaila da liburu honetaz kritikarik egitea, arrisku handikoa hobe esanda. Alde batetatik beren artean oso moeta desberdinetako poemak aurkitzen direlako, eta beste aldetik poema horietan nagusi den joeran gustoa ezik (gustatzen zait ala ez zait gustatzen) beste kriteriorik aplikatzea arras problematikoa zaigulako.

Ezin bait da ahantzi poemok hamar urte baino gehiagotan idatzita daudela, eta hortik sortzen zaion heterogeneitateak poemak banan banan aztertzea eskatuko luke, generalizazioak eta globalizazioak lekutik kanpo geldituko lirateke. Bainan banan banan aztertze horrek bestalde aldizkari honetako orrialdeotan egokitasunik izango ez duelakoan gaudenez gero, ausartuko gara, bai, linea orokor batzuek markatzera, bainan gure gain dugun arrisku hori garbi izanik.

Aktitude bitalak ageri zaizkigu nonahi. Ez dago beraz bizipenetatik kanpo legokeen pintzeladarik. Eta gainera izugarrizko elemendu urritasunez, Martin Tejeria ez bait da hizkuntzaren erritmoaz eta hizkuntzaren plastizitateaz gehiegi kezkatzen den poeta bat (Peio Zabaleta bat edo Bittoriano Gandiaga bat kezkatzen diren heinean bederen). Arimaren espresioa bilakatzen da poesia, eta egilearen egoera animikoa zer nolakoa den jakin nahi duenarentzat horra hor poemok. Hala ere, guk ez dakigu interes hori izango duten irakurle asko egongo diren, eta izan ere zalantza hori oso inportantea da Zernahi batez liburuari baldin bagagozkio. Zeren eta beste poesia moetek (hizkuntzaren beraren errekreazioak, edukia landu gabe (?) forma lantzen duten horietakoak) irakurlearen entelegatzeko interesa hori ez badute behar, gaitzat hartu dugun liburu honentzat hil ala biziko premia dugu. Liburu honek beraz ez du balio handirik. Bere balioa irakurle hipotetiko bati eduki sensitibo batzuek transmititzeko eratzen den erlazioaren arauera dago mugatuta. Eta gure eritziz, ez dago oso garbi liburu hau irakurtzeko entusiasmo handirik izango duen jenderik ba ote dagoen. Jendea nazkaturik bait dago iadanik —agian inppesio fatso bat izango da— bizipenetatik eta emozioetatik jaiotako poemetaz, jendeak ez du apenas horietan interesik. Baina berriro esango dugu, agian inpresio faltso bat besterik ez da izango.

Orain arte esandakoa, bestalde, ez da liburu bat inbalidatzeko arrazoin nahikoa. Zeren eta liburu baten estiloa izan daiteke oihartzunik gabekoa, edo modatik pasata, edo nahi dena, baina garbi aski esan serio baten bidez —graziarik egin gabe noski— heldutasun nabarmen batetara iristen dira. Baina injenio apur hori darien poematatikat ezer gutxi dago aipagarria. Poema bat irakurtzean mila toki desberdinetan irakurri dugula inpresioa ematen bait digu, ezer gutxi berri aportatzen bait dute. Horrek ez du esan nahi putamierda bat direnik noski. Bakarrik ez direla beste munduko gauza bat.

Artikulua bukatu baino lehen, berriro guztia irakurri ondoren gelditu zaidan inpresioa —erabat txarra dela alegia— benetakoa ez delarik, Tejeriaren poemak neurri handiago batetan salbatu nahi nituzke. Ez dakit nola, baina bai.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak