kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Espaloietako ginola / Daniel Garbizu / Ustela, 1980

Daniel Garbizu: irudimenaren dramatikotasuna Josu Landa / Argia, 1981-02-01

Zaila da antzerkian ala honen inguruko munduan asmatzea, eta hori frogatzeko Espaloietako ginola liburua apur bat sakonki irakurri besterik ez da egin behar. Daniel Garbizuk argi eta garbi mugarik gabeko ginol horretan borroka asko erakusten bait ditu, baina liburu gehienetan gertatzen den bezala, borroka guzti horiek bakar batetara mugatzen da: hizkuntzarekiko borroka. Azken finean poema bat ala drama bat —ez bait dago batere garbi zehazki zer den Garbizuren ginola— definitzeko faktorerik inportanteena hizkuntza da, eta honekiko borrokari inork ezin dio ihes egin. Aldez aurretik esango dugu bada, Daniel Garbizuren hizkuntzak bi koordenada nagusi dituela: irudimena edo imajinazioa eta tono dramatikoa. Eta bi alde horiek aski prolemaz eta korapiloz horniturik datozkigu. Ikus ditzagun.

Imajinazioa beti oso ongi etorria izan da toki guztietan —zerbait tokitan, hobe esanda—, premisa hori teorikoki onartzen bada ere, praktikan prolema serioak planteiatzen ditu. Lehenengo prolema —eta azkena akaso— mugen prolema da. Pertsona baten irudimena funtzionatzen hasten denean, eta -keria ez dadin bihurtu, ea ez ote den komenigarria nolabaiteko mugak ipintzea. Batzuentzat, ez omen dago eta, honelako esaldiak publikatzerik: “Ni aurrezki gazteren lapurra, ni panpina-bortxatzailea” edo “urezko egutegi baten orrietan flotatzen du neguak”. Oinarrian, eta praktikan, poetaren imajinazioak bi oztoporekin egiten du topo. Bata, irakurlearen entelegatzeko gaitasuna, eta bestea, irakurlearengan datzaten tabuek eta inhibizoek zehazten dituzten mugak. Eta egia esan nik ez dakit poetaren zera sortzailea bi zirkunstantzia horien pean jarri behar ote den. Poetak konposatzerakoan irakurlea —eta haren mentalitatea noski— kontutan izan behar ote duen alegia. Eta alde horretatik ziur naiz irakurle bat baino gehiago Garbizuren poemak entenditzetik oso urruti gelditu dela. Baina hau esan behar da konstatazio gisa soilik, egia esan ez bait dago batere garbi poetak irakurlearen arauera ibili behar duenik. Derrigorrez behintzat. Eta bistan da Espaloietako ginolan ageri den imajinazioa zerbait sano eta emankorra dela, entenditzearen prolema idazlearengan baino irakurlearengan dagoela pentsatzera bultzatzen gaituen zerbait. Orain arte esanahi arrazional bezala ulertu den hori ez bilatzea izango litzateke akaso. Besterik ez.

Tono dramatikoa aipatu dugu lehen, eta orain berriro gauza bera diogu, alde batetatik liburuak daraman izena kasualitatea ez delako, eta besetik, poema gehienen giroa hari teatral bati lotuta agertzen delako. Hala ere, hari teatral hori ez dute pertsonaia batzuek ala akzio batek zehazten, situazio konkretu edo eszena baten deskripzioek baizik. Baina deskribitzen diren situazio konkretu horiek badute dramatikotasun bat, teatroa hitzaren zentzu zabalean hartuta. Eszena guztiak estatikoak dira, mogimendu errealik gabe, antzerki obra bat geldiarazi ondoren gelditzen den eszenaren deskripzio poetikoa. Sinbolo sujerentez batetako deskripzio poetikoa.

Artikuluari bukaera emateko esango dugu liburu honetako poemen orijinalak erdaraz idatzitakoak direla. Guk ez dugu baloraziorik egiten, baina jendeak kontutan izan behar duen datu bat da.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak