kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Haizearen itzalak / Josu Landa / Hordago, 1980

Josu Landaren itzalak Mikel Hernandez / Zeruko Argia, 1980-07-13

“Haizearen itzalak” liburu honek badu bere historio kurioso ta luzea. Ibili, asko ibili zen Josu argitaletxeetatik aita pontekoren bat bilatzen, ea norbaitek hartzen zion, baina ba zirudien koiunturak eta egoerak oso traketsak zirela eta lehenengo portazoak jaso ondoren etxean sartu zen. Garai haietan konfiantza eta kemen pixka bat eman zion sari bat jaso zuen eta nola tipo hau ezin den geldirik egon han ibili zen, jasotako diruarekin egingo ote zuen gogoetatuz eta azkenean pentsatu zuen, ilusioz edo, edizio txiki bat bere kasa egin behar zuela lagunentzat behintzat. Atera eta zer okurritu zitzaion tipo honi? Ba guri batzuk eman ondoren Euskal literaturaren pertsonaje batzuei bidali lagunak egiteko edo, ze berak egindakoak komunikatzeko ez bazuen baliorik, akabo eta goazen hemendik. Liburua jaso zuten haien artean Joxe Azurmendi zegoen baina Josuk ez zekien hark hurrengo urtean klasea emango ziola eta klaro, gertatu zen esperokoa, ze Joxe nahiko despistatua izanda ere azkenean konprobatu baitzuen bere listan zeukan Josu hura, liburukoa zela, eta liburua Hordago-ra eramango zuela eskaini zion, eta han baietza eman.

Honekin gauza bat azaldu nahi da: idaztetik publikatzera denbora luzea pasatu zela eta azken boladan autorea ez zegoela oso seguroa publikatzeaz. Horrek beste gauza bat adierazten digu: Josuri etapa bat ixten ari zitzazion, eta nolabait, idatzitakoa nahiko urruti eta arrotz gelditzen ari zitzaiola, artistari maiz gertatzen zaion bezala.

Liburu hontan, gero adieraziko dugun, aurkitzen dugun mundua ez da jadanik topatuko hurrengo obretan. Liburu hau beraz, eta bera bakarrik, lehenengo etapa bat da eta idazlearen lehenengo pausoa markatzen eta urratzen du.

Gizonak, pentsatzean, idaztean eta kreatzean, giza espeziearen eboluzioa jarraitzen du. Mendebaldeko filosofiako hastapenetan mundu kosmolojiko bat aurkitzen da non gizonak naturako fenomenoak eta bere burua ikusten dituen. Hain zuzen bere burua natura batetan, ikusten du. Filosofiak laberinto hori ulertzeko eta explikatzeko gogoetak egiten ditu baina poetak amets egiten du, jolasten anaiak bailiran, mundu hori barruratzen entelegatzeko.

Josu Landak bere lehenengo liburu honetan ondo betetzen du poetaren aurreko pauso hau non kolore guztiak eta elemento guztiak argiak, goxoak diren. Fenomenoak ez dira nahasten eta mundu optimista batetan naturako gauzak, politak, argiak izpilutzen dira.

Joxe Azurmendiren hitzaurre poetiko batek textoa girotzen duen ipuiarekin topatzen gara lehenik. Liburuak ez du nahita egindako osotasun bat baina badauka juxtu izendatu egiten den munduaren koherentzia. Liburua ez dago pentsatua gauza oso bat bezala, poema bilduma baizik eta halaz ere nahiko “corpus” homojeneoa ateratzen da, gehiago gaien rekurrentziagatik eta berdintasungatik, liburuari emandako estrukturagatik baino.

Liburua lau zatitan banatua dago: “Haizea” (hamar poema); “Haizearen itzala” (hiru); “Ihintz tantoak” (hogeita bost); “Zenbait izar” (hemezortzi).

Lehenengo partean mundu primitibo batetan kokatzen da poeta non gizonezko hikaren bidez haizearekin komunikatzen den. Eta batzutan gauza garratzak aurkitzen badira ere beti dago optimismozko puntua eta aurrera jarraitzeko gogoa (“min gogoa”, 15) : “Lur madarikatutik gatoz / lur bedeinkatura denok bidean lagun” (17). Haizearen azken poeman epe bat ixten da non poetak haizeari esaten dion: “Gaur, bizitzen hasi naizenean bakartasunaren oihu guztiez [agurtu haut]. Haizea, Gauaren Esnatzea”.(20)

Bigarren partean poetak “haizearen itzala” aurkitu du eta emakumezko hikaz maiteari hitzegiten dio, bere izakera eta bere gorputza haien habian deskubrituz: “Gaueko indarrek gure habian sartu eta begietara so egin zigunate” (25). Ez dira horregatik naturako lagunak ahazten.

Hirugarren partean objetoak, izaki hurbilagoak, agertzen hasi dira eta mundu ez hain abstrakto bat agertzen da nondik gauza objetibo ta subjetiboak nahastuak pasatzen diren. Mundua eta kidea ezagatu eta gero mundu hortan maitearen presentzia ezperimentatzen da. Parte hau luzeena da; formaren aldetik aldaketa bat aurkitu daiteke zeren hikatik zukara pasatzen baita prosa poetikozko kontexto batetan.

Baina “haizearen itzala”-ren “ihintz tantoak” bukatzen direnean, maitea (itzala) itzal diferentetan agurtzen eta uzten du, lehenago haizearekin egin duen bezala:”Lainoak nere maitasuna ebaki dit”. (54). “Itzal izkutuek [zure loa] zain dezaten agurtzen zaitut”. (55).

Lehenengo hiru parte hoiek osotasun bat badaukate, gero laugarren partean, “zenbait izar” kontraseina gisa, hori, zenbait gauza desordenean, ganbaran utzita bezala, paratzen dira.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak