kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Mikelditarrak. Belatzen Baratza / Federiko Krutwig / Ediciones Vascas, 1979

Krutwig, bere baratzaren belatza Josu Landa / Zeruko Argia, 1980-03-16

Badugu argitaratuta aspaldidanik itxoiten ari ginen “Belatzen Baratza” “roman” luzearen lehen zatia, “Mikelditarrak” izenekoa. Bazen ordua. Hala ere, liburua irakurri ondoren, mundu hau kontrolatzen duen erlojuaren orratzak ez ote diren hemeretzigarren gizaldian gelditu beldur gara; ez bait dirudi Krutwigen idaztiak irakurriz Goethe, Dostoiewski, Balzac eta abarren ondoren pena merezi duen idazlerik jaio denik. Nahiz eta gaur egungo idazleak ezagutu ere, beste hoienganantz zuzenduko ditu bere begiak Krutwigek, euskal literatura internazionalki goratuko duen goi mailako literatur idazlana idatzi nahiean.

Argi eta garbi azaltzen da gaur egungo nobelagintzak planteiatzen dituen forma arazo eta aurrerapenek ez dutela lekurik idazti honetan. Beraz, honelako obra bat zentzu zabal batetan ulertu nahi badugu “nola” begiratu beharrean, “zer” esaten duen begiratu beharko dugu. Lehen maila batetan, nobela autobiografiko bat dela esan dezakegu, hortarako errealitatearekin oso erlazio estua duten lekuak eta pertsonaiak aukeratuz.

Denbora eta fikzioaren tratamendua oso lineala gertatzen da ere, salbuespen ttipi bat ez ezik. Gerra ondoko giroan Bilbon Mikelditarrak izeneko elkarte kulturala eratzen dute nobelaren protagonista den Heiko eta beste lagun batzuren artean. Kulturari buruzko ekintzak egiten dituzte, eta arrazoin batzuengatik, Baionara joan behar du Heikok, handik Lutegira (Parisa) alde eginaz, eta handik ere Erroten Burgira (Bruselasa) joateko asmotan dabil nobela amaitu ordurako. Protagonistaren ibilaldi honetan eta honen barruan sartzen diren pertsonaia eta pentsakizun gehienek egilearekin oso harreman estu bat dute, eta honek garamatza nire ustez beste maila batetako ezaugarri batetara. Benetako “tesizko nobela” bat dugu “Mikelditarrak” hau. Egilearen ideia eta pentsamoldeak adierazteko erabiltzen duen aitzaki literario bat dela esan genezake, narratzailea eta pertsonaiak haren portabozak direla. Krutwig-en pentsamoldeak ezagutzen dituenak ez du planteiamendu berririk aurkituko: jebismoa, artearen klasizismoa, euskara behe mailakoa, izpiritualismo hindutarra, e.a., gehienetan goi mailako maila intelektuak batetaz tratatuz. “Belatzen baratza” izenaren zergatia argitu nahiean, jo dezagun liburura bertara: “Guztiok baratz baten bilha joaiten gara… haren izena Lumbini, edo Faurdus, edo bertze izen bat izan diteke…” (144 o.) Eta aurrerago: “…neure aburuz batbederak ahal daiteken gorenik hegaz egin behar du… eta hortakotz interesatzenago naiz Philosophian Literaturan baino. (…) Philosophiaren graphe batetan gorko sphairei buruz bethi mintzo da, arranoek eta belatzek maithe ditutenez…” (185 o.) Argi agertzen da bada lortu behar dugun ideala edo “baratza”, goiko maila intelektuala duena izan behar duela; eta teori hau, ideiarik nagusiena denez, elkarrizketa eta pentsamendu guztietan agertzen da behin eta berriro. Dudarik gabe, egilearen asmorik inportanteena mezu bat komunikatzea izan da, formako detaileak bigarren maila batetara pasatuz.

Halako plateiamenduetarako behar litzateken hizkuntzak hain goi mailako maila bat behar lukeela pentsa dezakegun arren, “Belatzen baratza”ko hizkuntzak ez ditu ulerbidearen limiteak gainditzen, nahiz eta lapurtera klasikoz idatzirik izan, ez bait da inolaz ere hertsia gertatzen. Lojikoa denez, “roman”aren beste zortzi tomoak oraindik agertu gabe egonik ausartuegi litzateke interpretapen edo ebaluapen orokor bat ematea. Hobe izango da nobela osoa argitaratu arte itxoitea horrelakorik egiteko. Bitartean, ia Errenazimentua berpiztea bilatzen duen “roman” honek nolako sorpresak dakarzkigun geuri, eta bere osotasuna nola borobiltzen duen itxoiten geratuko gara.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak