kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Euskadi 1984 / Emilio Lopez Adan "Beltza" / Txertoa, 1979

Euskadi 1984 B. Bakaikoa / Zeruko Argia, 1979-06-17

George Orwell-en nobela “NINETEEN EIGHTY-FOUR”en (1984) ahantzera, Beltzak holakoxe intento bat egitea nahi duela dirudi, bainan Euskal Herriari aplikatuz. Liburu honetan, Euskadiko 1984eko gizartearen egoera aztertzen du. Esan beharra dago gaztelaniaz —gehiena— eta euskaraz idatzitako liburua dela, nahiko ondo lortua, idazlearen kezkak eta idearioa klarki agertzen direlarik.

Liburuak, puntu asko ikuitzen ditu: 1984eko Euskadiko sistema errepresiboa, euskararen problematika, deritzaion euskal terrorismoa, poliziaren atxiloketak, Kropotkianar gizartea edo gizartearen antolaketa ideala, zentrale nuklearrak, Donostiako Alde Zaharreko hain ezagunak diren barrikada, ekologia etabar. Intelektualak gogorki kritikatuak dira, iraultza kaletan egiten dela esaten dielarik eta ez bulegotan.

1984eko urte hipotetiko horretan, Euskadik bere polizia autonomoa ukango du, orain daukagunaren beldurrik ez duena gogorkerian noski, halaz eta guztiz ere, deritzaion euskal terrorismoa ez da suntsituko eta gogor erasotzen arituko da eskualde guztietan.

Polizia autonomo eta demokrata honek neska bat atxilotzen du eta komisaldegiko egoera larria deskribitzen digu: poliziaren deiaren beldurra, komonetara joateko gogoa, koltxoneta zikin eta usain nazkagarrizkoa, e.a.

Komisaldegietan torturak gogor jarraitzen dute eta horiek salatzeko asmotan Europako “demokrazietara” jotzen du euskal talde batek. Demokrazia hauetan sistemako buruzagiek agindutako kondukta betetzen badugu, demokratak izango gara. Bainan, inork agintari horien esanak kuestionatzen baditu edo atakatzen baditu nartua izango da kasu honetan egongo dira euskaldun burrukalari horik.

Egoera honetan, Beltzak, Europara eskursio batetan eramango gaitu, J.Z.ren bidez, konkretuki Europako hiriburu, Bruxelas-era. Bidai honen arrazoia euskal presoak sufritzen duten tortura salatzea izango da, nahiz jakin entzule sorrengana doa-zela, zeren eta Espainia onartua baitago, osoki, Europako sasi-demokrazi horretan. J.Z. talde batekin joaten da beti bezala, presoen gurasoak eta lagunak osatzen dutelarik —egun gertatzen den bezala—, bainan egoera larriago eta faltsoago batetan euskaldunentzat.

Handik, Bruxelasetik, Beltzak, mundu mitologiko, gehienok nahi dugun mundu ideal-igualitario-errepresibo gabeko lamien komuna fantastiko batetara eramaten gaitu, nahiz, gutti desarroilatu alde hau, hain ederra izanik eta imaginazioari bide librea uzteko gai ederra delarik.

Lehenbizi, irteerarik gabeko pertsona gehienen jokabidea hartzen du J.Z.-k lamien artean aurkitzen denean gizarte berri eta aurrerakoi baten proiektoaren aurrean. Beraz, normala den bezala: BELDURRA. Pixkana pixkana, bildur hori galtzen joaten da, gizarte berri horren proiektoa berea egin arte.

Atzean geratuko da, historian, eta historiak arbuiatuko du marxismoa-leninismoaren izenean Rusian eraikitako sistema sozio-ekonomiko “berri” hura. Gizartearen zati handi batek zeukan ilusio eta itxaropen guztia, sistema berri honetan, Pietor Kropotkin-en hiletetan suntsituko da. Bainan… “jaioko dira berriak”… liburuetan idatzita ez dauden teoria eginekin, gogo berriekin, ilusio berriekin eta oraindik SISTEMATIZATU gabe dagoen gatazka bati erasoko diote eta sistema dominatzaileak ez du kemenik eta ahalmenik izango borroka berri hori integratzeko antzinan askotan egin zuen bezala. Beraz, gatazkalari berri hauek posible egiten joango dira: sistema komunitarioa komunen independentzia, jabego pribatu eza, libertatea, e.a.

ETA-poliziaren arteko burruka harmatua ez da bi talde hauen artekoa bakarrik, baizik gizarte zaharra eta berri baten artekoa. Funtsean, “esklabo minoritari harmatu eta esklabo ezharmatuen” arteko etengabeko gatazka izango da. Eta hori ez da amaituko menperatzeko formak aldatuz, baizik benetako zapaltzaileak deseginaz. Beraz, nahiz Euskadik independentzia klasikoa edo autonomia bat lortu, ofizialki deritzaion terrorismoa ez da desagertuko, aurrera joko du. ETA-poliziaren arteko burruka hori, bakarrik amaituko da “egunero sufritzen dugun biolentzia, era zuzenean edo zeharka konplizeak garen biolentzia hori suntsitzen denean eta hori desagertzeko gizarte komunista, libertario, anaitasunezko eta igualitario bat ukan beharko du.

Italia, Frantzia eta Alemaniako talde autonomoen apologia egiten digu, eredu bezala izan dadin gatazka mota hau Euskal Herrirako. Ez digu beste burruka eraren aipamen handirik ematen.

Azkenik, Donostiako Ategorrietan Errepublika garaiean eman zen langileen hilketa berrituko digu. Orain, hilketa horien arrazoia. Errenteriako Kaputxinotan nuklear hondakinak daramatzan kamioi baten istripua izango da. Jendea ohartuko da ez zekien arrisku baten pean bizi dela eta horren protesta izango da jendea manifestapenetara bultzako duena. Ondorioa: asanbladak, barrikadak, heriotzak, etab. Egun nahiko erreala eta gerora zer esanik ez dena da historio hau.

Liburua honetan, ezin daiteke esan, imaginazio asko dagoenik zeren eta historio guztiak gure artean gertatutako gauzekin oinarrituak baitaude, halaz ere errefreskagarria dela deritzat irakurtzea. Hizkuntza aldetik oso erraza da ulertzeko gaztelaniaz, eta nahiz eta euskaraz zenbait alderdi nahiko ilun egon eta zoritxarrez, parte ttipiena delarik.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak