kritiken hemeroteka

6.936 kritika

Azken kritikak

« | »

Mirande eta kristautasuna / Joxe Azurmendi / CECA (GAK), 1978

Lehen urrats bat… Joxean Goikoetxea / Zeruko Argia, 1979-04-29

Kritika xinpleak hain ugari diren herri honetan, agian Jon Mirande dugu gaitz honek oinperatu duen dohakabe haundiena. Izan ere, hainbat gauza esan baita gure literaturan leku bitxi bat betetzen duen idazle zuberotarraz. Inpotentzia eta koldarkeriaren fruitu den zenbait jendek faszista zela erraitearekin aski du bere burua nolabait justifikatzeko. Eta Joxe Azurmendiren lan sakon hau Miranderen zuzpertzeko lehen urrats bat kontsidera genezakeen era berean, lehen aipatutako xinple horien ridikulizapen bat kontsidera dezakegu.

Lanaren izenburuak dion bezala, Miranderen pentsakeraz dihardu gehien bat, eta, noski kristautasunarekiko gatazkaz. Idazle zuberotarrak kristautasunarekin duen lehen enkontrua, Miranderen eritziz honek herriari ezarri dion baretasun eta ongi nahian ematen da. Euskal Herriaren nortasunaren galera hemendik datorkio, baretasunak ez baitio etsaiak suntsitzeko behar hainbat kemenik eman. Baretasunaren aurrean, Mirandek indarkeria, eta bortxa aldarrikatuko ditu. Esparru honetan nabari da Nietzche eta Spengleren eragina.

Miranderen paganismoa ere hauzitan jartzen da liburu honetan. Esplikazioa erraza da; Mirandek ekialdeko (Oriente) eta juduen erlijiotzat jotzen du kristautasuna. Honen aurrean, herri bakoitzaren autoktonoak diren jainko eta jainkosak beharrezkoak dira. Hemendik datoz Mirandek Urtzi Thor jainkoari egindako bertsoak eta sorginekiko debozioa. Debozio eta sineste hau interpretatzerakoan dator hauziaren kakoa, Miranderen sinestea ez baita geure arbasoena bezain hertsia, erreakzio sotil bat baizik.

Beste maila batetan, moralismoarekin topatuko du Mirandek; hain ugaria Euskal Herrian. Bere jarrera estetizismo libertario bat izango da, hala nola “Haur Besoetakoa”n, gizarteak ez baitu giza-saldotik ertetzen denik onartzen.

Mirandek hemendik ateratzen den gizabanaka, eta gizartearekiko gatazka agertuko digu. Emagalduen mundua, sorginena… izango dira maiteen dituen munduak. Aipaturiko bere bi ezaugarrietatik Mirande faxista libertariotzat jo genezake, neurri batetan behinik behin.

Baina bere pentsakera guztia atseginik gozoena zuenean isurtzen da, literaturan alegia. Eta hau da liburuaren zati ahulenik tratatuena, izan ere, izenburuak nolabait justifikatzen duen arren. Interesgarri litzateke Miranderen europear eragina zein mailataraino ongarria izan zitekeen euskal literaturan, eta hain zuzen Arestirengan aurki genezake Miranderen eragina, garai batetan kasik mito bihurtu zelarik. Bestetik bere literaturaren azterketa sakon batek ondorio zuzen batera eraman gaitzake, alegia Mirande dugula azken belaunaldiotako idazlerik onenetakoa, eta hipokresia guztien gainetik sinzeritatez aurrera jarraitzen jakin zuena.

Laburki, Azurmendiren lana beharrezkoa zen gure literatur mundu nahasi honetan, eta gaia ederki eramaten jakin duela esan genezake. Liburuaren akatsik haundiena prezioa da segurki, 350 pezta. Baina CAP-ek prestautako liburua izaki ez gaitu harritzen. Konklusio bezala, eta Aresti gogoan dugularik Goizuetako atsoak ziona erran dezakegu: “Gauza on oro, beti labur.”

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak