« Oroimenak sufriarazi egiten digu | Ipuina haragi egin zenean »
%100 basque / Itxaro Borda / Susa, 2001
Saiakera eleberritua edota sozietate inarrositua Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-07
Udaldian gaude, bete-betean egon ere. Lehenago edo beranduago, aisiaz gozatzeko oporroldia hartuko duzu zuk zeuk ere, literaturzale lagun horrek. Hona gomendio bat. Liburua berezia da, berezia denez. Iparraldeko euskara ezagutzea eskatzen du liburua irakurtzeak. Egiezazu ahalegina, merezi du-eta.
Liburua berezia dela erran dugu sarreran, berezia eta bitxia. Euskal literaturaren ale berri bitxia. Eleberria bezala ekarria, baina eleberria izateaz gainera, saiakera ere badena. Saiakera eleberritua.
Ez duzu berau hari bakar baten arieran irakurri behar gainera. 40 istorioz osatua dago, nahi duzunetik has zaitezke, eta istorioz istorio jauzi egin. Itxaro Borda errealitatearen kronista bihurtu zaigu, eta fikziozko rnundu eraiki digu halaber. Alta bada, Balzac-en aipu bat gogoan, honela gaztigatzen digu egileak: “Izan zaitezke idazle handi bat, baina finean fartsante bat zara”. Komediante itxurati bat, alegia.
Itxaro Borda, Iparraldeko errealitate soziopolitikoa, kultural eta linguistikoaren deskribapen zorrotza burutzen du “% 100 Basque” eleberrian. Hainbat pertsonaia tipikoa lantzen du, eta Zaldubi idazlearen “Euskaldunek munduan ez dugu parerik” aipua gogoan dugula, ederki inarrosten du bere eta gure burua. Itxaroren ironia izarigabea da, neurrigabea da. Berezko dimentsio duen luma zorrotza da Itxaro Bordarena. Aipaturiko istorio bakoitzaren aurrean Zen flosofiaren pasarte bat paratu du egileak. Horretxek beste dimentsio bat ematen dio eleberriari. Kontratastagarriak dira aipuak, protagonista ezberdinen ideologiarekiko kontrastagarriak.
Liburua umore klabean idatzia dago, baina tragedia bat islatzen du aldi berean. Iparraldeko euskal komunitatearen bilakabide garratza eta ankerra gogotik astintzen du Bordak. Bertako sozietatearen historia garaikidetik eta bere izatetik haste, gaur egungo gaiak ederki eta gupida gabeki lantzen ditu eleberriegileak. Antzina % 100 euskalduna izandako sozietate hori, % 100 Basque bilakabidean doan hori. Gasna Bideak hartu ditu horretarako hizpide. Bide sinbolikoak. Fikzioa eta errealitatean barrena eramango zaituzten bideak. Sartu zaitez beraietan, uda oparo dator eta. Denboraz ari naiz, astiaz eta betaz, alajaina.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera