kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Egun denak ez dira berdin / Xabier Etxeberria / Elkar, 2001

Egun denak ez dira berdin Castillo Suarez / Guaixe!, 2001-08

Ilusiorik gabeko bi gazte dira nobela honen protagonistak: Tasio, objezioa egiten ari dena eta Miren, tabernaria. Biak bikoterik gabe daude eta bakarrik sentitzen dira, aspertuak. Nahiz eta hasiera batean elkarrekin harremanik ez duten, istorio beltz batek elkartuko ditu biak. Izan ere, auto istripu zentzugabe batean gazte bat hiltzen da eta Tasio istripua izan duenaren neska zelatatzen hasten da bere heriotza argitzeko. Zeharka bada ere, istorio honek bi protagonistak lotuko ditu, esan bezala.

Haatik, eleberri hau detektibe-istorio bat baino gehiago da (bukaerarik ez du istorioak, gainera). Egungo gazteriaren kritika ironikoa da, bai bizipoza ezagutzeko gazteek behar dituzten lorpenei buruzkoa eta bai monotoniak dakarren etsipenari buruzkoa. Gazte funtzionario-guapo-bikotedun-osasuntsu-harremanetarako dohaiarekin-pisuaren jabeak… nahi dituen gizarte honetan askotan ilusio txiki batek alda dezake pertsona baten norabidea aurreko guzti-guztiak erdietsi gabe.

En fin. Nobela beltzen zaleei ez zaie gustatuko ez delako istorio borobila, bai ordea, kritika ikusi nahi dutenei hariaren atzean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak