kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Oilarraren promesa / Joan Mari Irigoien / Gero, 1976

Juan Mari Irigoien: Oilarrak eta promesak (eta 2) Anjel Lertxundi / Zeruko Argia, 1976-03-28

Txilidak Martin Ugalderi dioenez eskultura bat izan daiteke subersibo. Txilidarekin batera, literatura ere subersibo izan daitekeen bezala. Celayak harma bezala erabiltzen dut poesia dio. Eta era berean erabiltzen duela literaturgitza deritzat Irigoienek. Postura pertsonala da, kuadro politiko eta talde batek galerazten duten postura pertsonala.

Irigoienen pertsonaiak prototipo gehiegizkoak dira. Eta prototipo hoien argazki azkarra klisé errazegia da. Patxi eta bere aitaren zuhurtasuna, Don Anselmoren aipaturik gabeko nortasun basatia, Don Esteberen formalismo maltzurra, Don Kosmeren oinu maitea, handi zaitezenean dirua emanen diguzu, eta diru hortaz karitate gehiago egin ahal izanen dugu.

Klise errazegiak dira agian, baina klisé hoiek errealitatean aurki genezazke. Hain xuxen ere, gure aldemenetik pasatzen dira egunero horrelako pertsonaiak. Horregatik, gure nobelagintzan azterketa seriosak badu garrantzia (sikologiaren emana aztertu gaberik dugu oraindik gure narratibagintzan) eta bide horretatik jo beharrean gara. Baina, eta bitartean, era berdin xamarreko (joeraz, noski) obrekin aurkitzen gara etengabean.

Ideia orokorrak beharrezkoak dira literaturgintzarako. Ideia orokor hoiek ez dira izatean bakarrik kokatzen; baita herrigintzan (konstruzio mailan eta beste herrigintz garrantziagoko horretan), munduaren ikuspegi zabalean, norberaren ahuleziaren ulerketan. Guzi honen adierazpena ederrago edo traketsago dateke. Honetan datza hain zuzen ere kreatibitatea. Adierazpena. Esana. Agerpenaren balioa. Eta garaiari eguna, tokiari mingurua, norberak, idazleak eta kaleko soilak ikasi behar du adierazten, esaten, agertzen.

Kreatibitatea ez da idazlearena. Juan Mari Irigoinek behin adierazi zidanez, zail izango omen zaio beste nobela bat idaztea. Ez dakit hala gertatuko den, baina hala balitz, tamalgarri benetan. Irigoienek obra honetan esan dituenak, birpentsatzen baditu, sakontzen baditu, eta bere mundua esperimentatzen badu, ahaltsu izango zaigu beste fruitu onak, eta hau baino hobeagoak ere emateko. Irigoien, eta pertsona bezala, eta bihotz bezala, eta sentsibilitate bezala, apala bai da. Kaleko horixe bai duzu Irigoien.

Narratibagintzaz iharduten garenean, irakurriak gara milaka mundu, milaka era, milaka estilo. Ahaztu ezin duguna, zerbait irakurtzerakoan, irakurriaren sustraia nabarmentzen dugula, badakigula zein den frantses estiloa, eta zein ingeles espiritua. Ihardunak gara, eta ni ere lekuko, besterenak esperimentatzen. Villasanteri irakurri nion orain gutti: Gure tradizioa ezagutu behar da lehenengoz, gure literatura ezagutu behar da lehenengoz. Villasanteren proposamena badaiteke norbaitentzat txobinista izatea. Erabat aurkakoa, behintzat, esotikoa izatetik aparte, desfuntsagarri da. Eta desfuntsagarrietan ari zaizkigunak gehiegi pentsatu gabe ari zaizkigu edo-ta gehiegi pentsatuta. Funtsa ez bai da inolaz ere trapu zikinak (trapu zikinak balira, gaitz erdi) “Triunfo”, gurea ez den aldizkari batetan aurkitzen. Esan dezagun horrela jokatzen duenak aspaldi haundian aurkitu zuela bere funtsa, eta guzion ezaguna dela.

Oinarri horren atzetik ihardun zaigu Irigoien. Azpil eta Altza, Easa eta Donostia, Lipuzkoa eta Gipuzkoa. Sinbolismo errezagia daiteke hainbestetan Irigoienena baina ezin uka liburu erraz batekin, Txilidaren hitzak betetzen ahalegindu dela. Azken azkenean, hizkuntz artistiko batzuk beste batzuk baino desarroilatuagoak ditugu. Agian, eta zenbait jende progre ikusi ondoren, eskultura ulerterrezago zaio jendeari literatura baino. Nik ez dut hala uste, baina tira! Nik uste dudana jendeak, zenbait jendek, nahiago duela progretzat jo, oinarriari heldu baino. Eta Irigoienek eskaintzen digun oinarria Euskal Herria da, bere prozesoa, haren paisajearen eta bihotzaren galtzea.

Hala ere, Irigoien bezain tipo optimista batengan ez da hain harritzekoa irtenbide optismistak eskeintzea, eta bere Euskal Herriaren irtenbide optimista Patxi maisua da. Ezin da ahaztu ezta ere Irigoien Ikastola batetan iharduna dela irakasten.

Euskal literaturari buruz idealetan pentsatzen nuen orain artean. Baina gauden tokian, eta dugun egoera realean pentsatzen badugu, bide luzeak urratu behar ditugu, noski. Irigoienen nobela ez da definitibotzat jo genezakeena, ez eta guttiago ere. Baina Irigoienek bere mundua agertu digu. Azkenean, bere nobela ez da fabula bat besterik. Bere nobela Euskal Herria da, Irigoienen begiekin ikusia.

Eta ikuspegl hoiek interesatzen zaizkigu gaur egun.

Baina, eta literatura? Ari gara. Mantxo, baina ari gara. Lekukotza eta lekukotzaren interpretatzea. Gure euskal narratibagintza ez da oso progre izango batere progre ez direnen ustez. Baina, eta guttienez, euskalduna da.

Eta amaitzeko, eta Juan Mari Irigoienek neureak bereak baino sarriago esatea barkatuko didalakoan, oilarraren kukurrukua ez dadila euskal alorretan kanpokoa izan. Cucurrucu bai litzateke.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak