kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Iraultza sobietarra eta literatura / Joxe Azurmendi / Gero, 1975

Iraultza sobietarra eta literatura Irastortza / Zeruko Argia, 1975-12-14

Joxe Azurmendiren beste liburu bat dugu Iraultza sobietarra eta literatura. Gero argitaldarian argitara du oraingo hau. Edonorrekin lan egiteko prest den gizona dugu Joxe. Bestalde, argitaldari guziei libururen bat eskaintzeko hainbat lan egiten du.

Liburu hau ez du orain berriro idatzia. Presaka eta beste giro baterako idatzi zuen. Baina azken orduko orrazkeraz eta jorraz gaurkoturik eman digu.

Jakin-en argitara zuen Kultura proletarioaz eta Jakin-en argitaratuko duen Errealismo sozialistaz deitu liburuen senidea dugu Gero-n argitara eman duen liburu hau.

“Honek izan behar zuen hirurotan lehenengoa. Beste bientzat zimentarri bezala. Hirurak lan bat dira, estudio bat bera, Euskal Herriko problematika bat eta berari begira eginda”, dio egileak.

Intelligentsia ideokrata, klasikoak: errealismo kritikoaren pesimismoa (prosa), iraultzaren bezperako euforia (poesia), kapitulu bat tartean: euskal poesiaren iluna, iraultzari buruz-buru, proletkultur eta idazle proletarioak, bidelagunak eta literatura sobietarraren hastapenak dira liburu honetan aipatzen eta jorratzen diren gaiak.

Egileak dioen bezala “begi bat Errusian eta bestea Euskal Herrian” egina da liburu hau.

Ezkerraren hutsuneak eta akatsak sarri aztertu ohi ditu Joxe Azurmendik. Baina ez eskuindarren jokabidea sendo dadin, noski, geuron buruak aztertuz aurrera egin dezagun baizik.

“Jokabide honek, luzarora, ezkerraren gaisotasuna sendatu ordez, eskuindarren eragina gonfirma lezake” egotzi zion Azurmendiri Begiarmenek Sei idazle plazara deitu liburuan.

Joxe Azurmendi ez da ari uste horretan.

Arinkeriazko eta axaleko ezker joerak arbuiatzen eta astintzen ditu Joxe Azurmendik. Jokabide honek ezkerra sendotuko du luzarora, ezpairik gabe, gure ustez.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak