kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Muga beroak / Juan Mari Lekuona / Gero, 1973

Muga beroak Irastorza / Zeruko Argia, 1973-04-22

Juan Mari Lekuonak Gero-n atera duen liburuaren izena duzu. Azala eta marrazkiak, berriz, Edorta Kortadirenak dituzu.

Xabier Letek egin dio aintzin solasa. Egokia gainera. Inork baino hobeto ezagutzen bait du Juan Mari agian, bai gizon bezala eta bai poeta bezala.

Herenegun: 1950 (zazpi poema), Atzo: 1966 (Mindura gaur) eta, Gaur: 1972 (Hondarrean idatzia); hiru zati hauek osatzen dute Muga beroak deituriko liburua.

Lehendik ere ezaguna zen Juan Mari poeta bezala. Poeta ona eta fina bezala gainera. Baina honen poesigintzaren alderdi bat besterik ez genduen ezagutzen.

Gaur, ordea, luzaroan zai egon ondoren argia ikusi dute Juan Mariren poesiarik onenak eta osatuenak. Euri asko egin du Euskal Herrian 1950tik 1972ra arte, aurreneko olerkitik azkenekoraino. Aldaketa asko izan da Euskal Herrian eta Juan Mariren baitan. Besteak beste, liburu hau, aldaketa horren agerpen dugu. Zati bakoitzak bere garaia adierazten du nabarmen.

“Juan Mari Lekuonaren liburua, dio Xabier Letek; maila eta era desberdinetan, gure azken urteotako historiaren ilustrazione bizikor eta interesgarria da. Berdin esan liteke poesi-joeraren xehetasunei, gaien aukeratze, erabiltze, eta estiloaren problemei gagozkielarik ere. Ez dugu uste, alde horretatik begiratuta, Lekuonaren bezain liburu garrantzitsu askorik gure artean argitaratu denik. Juan Marik berak horrela nahi izan du gainera. Hori nabarmen dago liburuaren egituran bertan; bera nondik datorren eta nora heldu den erakutsi nahi izan du. Ez ditu ukatu, ez estali, molde, influentzi eta jokabideak. Bestalde, lehen aipatu dudan bezala, liburua hiru zati eginaz, zati bakoitzaren ahaide eta berezitasunak markatuz (gai, pertsamolde, hizkuntza aldetik), bere burua osotasun hortan agertu du. Eta guzti horren hoberena zera da: ez duela, egin duen hori eta egin duen hortatik, deus ere pasiboki egin, jakinaren gainean baizik. Kontradizioak gaindituz, eta, bere nortasun orokorrarekin batera, nortasun poetikoa tinkotuz”.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak