« Giltz egokia | Mundu absurdoa »
Mattin Mottela / Jose Mari Satrustegi / Ibaizabal, 2001
Jende apalaren goi-irakaspenak Jose Luis Padron / Zabalik, 2001-07-21
Ahozko literatur-tradizioaren garrantziaz behin eta berriro aritzeari tamalgarria baderitzot ere, behar adina aldiz azpimarratuko dut hartan gordetzen dela herri nahia duen edozein herriren aberastasuna. Ongi baino hobeto irakatsi digu hori Jose Mari Satrustegik (Arruatzu, 1930). Herri-jakintzaren biltzaile eta horren eragin pedagogikoaz arduratua, bizitza osoa eman du horretan Euskaltzaindian Orixek hutsik utzitako aulkia aspaldi hartu zuen Satrustegik. Hizkuntzalaritza, antropologia eta literatura aparteko mailan landu dituen Arruatzuko jakintsuak kontakizunak baino gehiago herri-irakasgaiak diren ipuin labur samurrak bildu ditu Gailurrean sailaren hirugarren alea den Mattin Mottela liburuan.
Nafarroako Sakanan, herri memorian muin-muinetik errotua dagoen pertsonaia historikoa dugu Mattin Mottela, eta egileak berak hari buruz haurtzaroan entzundakoak, batez ere aitari, bildu ditu gurera. “Herriari itzuli nahi izan diot herriak berak eman zidana”, azpimarratu du hogeitik gora liburu argitaratuak dituen Satrustegik.
Gozamenerako lana da Mattin Mottela. Kiko Venenoren abestian bezala, auzoko heroia izan daitekeenaren burutazio bitxi, trebe eta pizgarriek ekintza txalogarriz erditzen dituzte ipuin bakoitzaren amaiera guztiak. Pozez irakurtzen den lana dugu Mattin Mottela, dohain bereziak dituen haurra baita protagonista, argia eta ausarta, beti gure barne-minen beldurrari irtenbidea eskaintzeko prest dagoena. Herriaren literatur ondare honetara beste aspaldiko pertsonaia batzuen ibilerak ere ekarri ditu egileak, Joan Soldadu, Elezuri alfer haundia, Burundako sei gizon eta Hamalau zenaren arreba, Emakume indarduna ipuinetan.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera