kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskal literaturaren historia / Ibon Sarasola / Lur, 1971

Joxe Azurmendiri Ibon Sarasola / Zeruko Argia, 1971-08-08

Uste diat Z. Argiaren 440 numeroen publikatu zen hire kritikak zenbait gomentario eskatzen duela. Ba zekiat bion artean ez direla behar hainbeste aspertzen duten aurrezurikeria alferrak. Has gaitezen, beraz, besterik gabe.

Felix Brlbao ez aipatzea hutsune bat dela uste diat. Baina “hutsune nabarmenen” kontu honetan gauza bat hartu behar duk gogoan halabeharrez: liburuak 150 paia duela eta ez 400. Beraz, besteen kasoen (beharbada San Martinen kasoan ere arrazoia duk) ez diat uste toki gehiago merezi dutenik: mila gauza falta duk liburuan hutsune horiek baino aipagarriago.

Talde-lanez: lehenik, “Gazte naiz” orriari hiru linea dedikatzen zaizkio 87 paian eta 4 linea 144 paian. “Jakin” taldeari, berriz, 2 linea 89 paran eta 16 gutienez 145 eta 146 paietan; beraz, ez zekiat nondik atera duan hire ustez bidegabekeria den hori. Bigarrenik, literatura hutsarentzat (eta hasieran esaten denez, horretaz ari duk batez ere liburua). “Gazte naiz”en inportantzia haundiagoa duk “Egunero hasten delako” nobelaren hitzaurrean esan nian bezala. Hirugarrenik, noizdenik izan dira “talde” (hitzaren sentsu honetan), Z. Argia, Egan edo Anaitasuna? Noizdenik irakurri dizkik taldeko bakoitzak besteen lanak, noizdenik bildu dituk taldekoak, noizdenik izan diate helburu komun eta jakin bat? Hiru aldizkariok mostratzen duten inkoherentzra ikusirik (eta inkoherentzia hori bidezko eta halabeharrezko iruditzen zaidak, aldizkari baitira eta ez talde) nola nahas daitezke hain kaso desberdinak? Gainera, ez diat “Gazte naiz” talde bezala zuzenki aitatzen, Saizarbitoriaren eragintza bezala baizik. Labur beharrez taldeez hitzegitea baztertu egin nian, bestela euskal kulturaren problema zail eta luzeaz ari behar izanen nukeelako.

Monografien aurrebeharraz: honetan ez netorrek hirekin ados. Hain zuzen, ene ustetan, monografiak aurreeskema bat behar diate lehenik, koherentziaren eta lanaren ekonomiaren izenean. Nire lana, ondoko monografia horien gidari eta akuilari izan nahi dik soilki.

Textoinguru soziologikoaz: harrituta utzi nauk; non ikusi duk, ene liburuan dato ekonomiko bakar bat? 58 paian azaltzen dena ez duk inolaz ere dato ekonomiko bat eta are gutiago “produkzio literarioaren atze ekonomikoa”, hik esaten duan bezala. Dato horien sentsua oso bestelakoa duk: demostratu nahi nian pertsona guzti horiek ere esistitzen zutela eta Euskal Herri zirela eta halaz ere, euskal literaturarentzat ez zutela ia esistitzen eta ez zirela Euskal Herri. Hau nahi nian demostratu, besterik ez.

Detxepareren kasoa nahiko argi gelditzen zela uste nian. Hirea irakurri ondoren ezetz ikusten diat: horra lan monografiko batetarako gaia. Orobat, beharbada, Axularren kasoan. Barrutiaren kasoan, estudio soziologikoa ezinezkoa dela uste diat, ez baitzekiagu segur zein izan zen “Acto para la Nochebuena”ren egilea eta noiz idatzi zen orijinala. Baina honek ez dik metodo soziologikoaren balioa eta egokitasuna deuseztatzen. Zeren (eta puntu hau inportantea duk) arrazoi duk literaturaren soziologiak akats haundiak dituela eta “modaz pasata” dagoela esaten deanean. Baina modaz pasa den gauza bat ez duk besterik gabe baztertu behar: lehendabizi metodoaren abantailaz baliatu behar duk (ezin uka gainerako literaturen azterketan literaturaren soziologiak, akats eta guzti, ekarri duen aurrerabidea), hau egin ondoren baztertu behar baitugu teknika hau, eta ez lehenago, teknika berriagoz lanari jarraitzeko. “A la page” egoteak ez dik, besterik gabe, abantailarik ekartzen.

Gerra aurreko sozialisten postura, alde batetatik, argi zegok: ez zituen talde bezala euskaltzale (hitzaren sentsu etimologikoan). Baina Catalunyako eta beste tokitako (eta gaur egungo euskaldun sozialistak ere) bere hizkuntzaz arduratu zirela ikusirik, aitortu behar duk gerra aurreko euskaldungoan, agian, zerbait arraro gertatu zela. Honetan ere lan monografikoak beharrezko iruditzen zaizkidak.

“Aranismoaz”: “Aranismoak” ez zian literaturan lehen mailako barne-kontradikziorik. “Aranisten” logizismo singlea nekez esplikatuko duk mentalitate baserritarra “zientzia” egiten imajinatu gabe. Baina puntu hau zaila eta luzeegia huke eta astekari batetan tratatzeko arras desegokia, zeren, beharbada, hire kritikaren hutsik haundiena, astekaria batetan azaldu deala baita.

“Garoa” nobela bukolikoa dela esaten duk: irakurri hezak berriro, adibidez, azken kapituluan Eibarko meeting bati buruz egileak hartzen duen postura panfletarioa eta duda eginen duk Agirreren bukolikotasunaz. Gerra aurreko nobelarien artean Etxeita duk bukoliko bakarra, eta hain zuzen, Etxeita duk ideologiaz Arana baino aurreagokoa den bakarra. Bestalde, Agirre edo Lizardi espirituz zeharo garbizale dituk. Eta bestela, ohar hadi Agirreren nobeletako “gaiztoak”, Moxolo eta Indianoa, adibidez, direla euskeraz “erderakadaz” beterik mintzatzen direnak. Garaiko beste autoreak garbizaleago zirela esateak ez dik esan nahi hauk gortik behera garbizale ez zirenik.

“Orixe”ren kasoan, tranpa egiten didak. Nik ez diat jartzen “Orixeren inorantzia ahalguztidun zen”, baizik “Hortik aparte, “Orixe”ren inorantzia ahalguztidun zen”. “Hortik aparte” hori, aurreko 10 lineatan esplikatzen diat, eta, noski, ez nizkian 10 lineaok alferrik eskribatu.

Azterketa extraliterarioez: nik ez diat esaten azterketa “extraliterarioak” egoki ez direnik, baizik faktore extraliterarioek neurriz gaineko inportantzia bat izan dutela euskal literaturan eta nire liburuan “problema linguistikoak literaturaren historia kondizionatu duten arauan” (4 paia) estudiatzen direla soilik. Honetan ere ez dizkiat hitzak alferrik neurtu.

Ezer guti gehiago. Beste zerbait aurkitzen badiat, kartaz adieraziko deuat, euskal aldizkari aproposik ez dezakegun bitartean. Hirekin harremana edukiz hi eta biok, eta are euskal literaturaren historia bera, aterako dela irabazten pentsatzen baitiat.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak