kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Uhin berri / Askoren artean / SGEP, 1969

“Uhin berri”, Juan San Martin Martin Ugalde / Zeruko Argia, 1970-01-25

Poesi sorta trinkoa hauxe.

Poesi gaztea da, ta gazteak, egiazkoa danean, zaharrak baiño ezpal gutxiago izaten du; gurea bezelako erri zaharreko gazteak ere bai, dirudienez.

Noski, Juan San Martinek ere izan du begia.

Bilduma onetan tokia arkitzeko bi ari jarri ditu: bata, kronolojikoa, olerkariak 1930-tik geroz jaioak izatea ta 1964 ingurutik asi ta onuntz ezagutu arazi diran lanak izatea, ta bestea, poesi hau era-berrikoa izatea, bai egin-bidean eta baita protesta-giroari dagokionean ere.

Ta gaurko olerkari gazteetatik 25ek baldikuntza ohiek betetzea ez da gutxi.

Orrelako aukera ziurtasun osoan egitea zailla izaten da.

Iñork ez du objetibidadearen maixu-biderik. San Martinek ere behar ba da egingo zituan utsak. Bateren bat berak aitortzen-edo du: bere asmoetan “poesla soila”‘ri eman dio tokia; abestiari ez; abesten dan poesia ez ote da poesia?, ta ez ote da protesta ta ez ote da gaztea?; behar ba da Lourdes Iriondo ta Benito Lertxundik ere sorta onetan egon behar luteke, “Ez dok amairu”‘ko abestirik gehienak berak sortuak diralako.

Nola nahi, Euskalerriko protesta-giroa ementxe dago preso; nor naik begira dezake.

Bilduma hau egin duan buruak beste asmo bat era izandu du: ahalegia, olerkari hoietako batzuek ez omen dute beiñere liburu bat argitaratzeko biderik izan; elkar bilduta egindako hauxe osatu dute; ala, bidez bakarka egiteko gai dirala erakutsi ahal izan dute.

Rikardo Arregi zanak ere zirikatu zuan argitaratzailleen piztizulo hau. Diru-irabaztaille edo erriko lankide diran erakusteko aukera ba dute; bietatik behar da, ta neurrizkoak ondo daude; baiña aitzaki onekin hura egiten ba dute, gure erriak jakingo du; gure olerkarien lanak liburuz jantzi gabe, larru gorrik, ez ditezela geratu.

Edozeiñek ba du aukera bat egiteko eskubidea, ta neronek ere egin dut bilduma onetan gogoko zaidanaren bereizte bat.

Egi beldurgea artez oso egoki esaten dutenak ba dira bilduma onetan, eta nere gogoz Gabriel Aresti (izenik gabeko olerkia), Julian Lekuona (“Hiltzaile bat bezela” ta “Eliza Pobrea”), Xabier Lete (“Bide ezkutua”), Daniel Landart (“Arratseko otoitza”) ta emakume bat: Amaya Lasa (izen gabeko olerki trinkoa) dira maixu.

Ba dira, noski, beste sakonak ere: Jose Antonio Arze, Jose Azurmendi, Martin Garin, Gixan Alfaro (naiz eta rimari lotuegia egon), Beñat Sarasola (imajinazio aberatsez ornitua gaiñera), Jose Angel Irigaray, Mikel A. Intxausti (au ere imajinazioz nabarmena), Jose Marla Agirre (metroari lotuegi iruditzen ba zait ere), Ramon Saizarbitoria ta Ibon Sarasola.

Hau berezkeri bat besterik ez da, noski.

Beste zerbait erantsi nahi nioke argitxo oneri: giro-berriko 25 olerkari gazte ohietatik 2 emakumeak dirala: Amaya Lasa ta Patxika Emarruzpe; 6 olerkari Bidasoz aruntzakoak dirala; ta 7 apaiz-prailleak eta 2 izatez utzi berriak (25-etik 9 Seminariotik pasiak, beraz).

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak