kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Politikaren atarian / Rikardo Arregi / Lur, 1969

Politikaren atarian Martin Ugalde / Zeruko Argia, 1969-12-07

Liburu onen sarreran agertzen den “Euskal liburu-egintzaren problematika” jardun onek Rikardoren ezaugarri bereziak ba ditu. Emen ageri dira garbi asko bere erriaren utsak betetzeko larritasun gorria, ta eziñegoneko berak maiz aitatzen zuan ernegazio “santifikatua”.

Gizon batzuek ba dute orrelako jaungoikozko-edo ezin-egon larri bat; nunbaitetik denbora gutxi geratzen zaiotela susmatzen ba lute bezala. Nik ez det uste Rikardo’k estutasun edo presa au beretik eraginda zabilkianik, erriaren arnas estuak berak larrituta baizik. Argi aski ikusten zituan arek Euskalerria’ren utsak eta baita gañezka egiten dioten ondakiñak ere. Orrek bultzatzen zuan mutil argi au lanera, ta baita asarrera ere; sekula asarrerik nabaitu ez duten asko izango dira gizonaren eta Jaungoikoaren inpernuan, eta asarreak jotako asko Jaungoikozko ta gure erri-lanetako zeruan. Bere indar onek legezkotzen ditu berak egin izan al ditun utsak; besteok orrenbeste ba gendu!

“Egiazi esan genezake —dio Rikardo’k jardun onetan—, bere itz daukala euskal liburuaren politika bat”; “ez dute liburu jakin batzuek eskriba dltezen erreztasunik ematen”. “Irakurle berrlak billatzeaz ez dira kezkatu”. “Liburuaren erostuna lehengo abertzale zaharra da”, “irakurtzeko asmoz (bakarrik) erosten duena”. “Haien bekatu larria da, ez dutela publiko gazte eta politikotu bat landu”; ta “merkatu ohituaren saturazioa” eldu da; orain artekoa, ba, “sistima bezala (izan da) literatura gaztea ebitatzea”. “Gauza probatu behar ez deguna da” “mila lan inportante daudela argitaratzaileak ukatzen direlako”. Editorial berri batzuek ekin diote, bañan “ideiak ez dutela gorputz bat hartu”, “liburuaren planning oso bat eduki behar dela” dio, ta azkeneko “berriztatu nai onek ekintzaren ordena aldrebestu du; lehenik teknikazko problemei aurkitu nahi ukan deraute soluzioa”; “hau da, argitarazioaren prolema legal eta ekonomikoengatik arduratu direla, eta gero aurkitu dutela ez zedukatela zer atera interesante edo berririk”.

Gero, bere asmoko oñarri oiek jartzen ditu Rikardo’k:

“Euskal liburuaren programazio batek oinarrizko hiru sail hauekin kontatu behar du”: I “Kulturaren dibulgazioko oinarrizko liburuak: Zientziaren eta kulturaren gai guziei buruzko liburu sorta informe-ekarle bat behar litzake”. “Pentsamentua daukagu haien masimoa 125 orrialde izanen dela, eta minimoa 90. Terminolojiazko eta ortografiazko batasunari buruzko diktadura bat egonen litzake”. II “Itzulpen eta saiaera laburrak: Gaurkotz autorerik ezagunenak euskeraren traduzitzea”, “autore hoien kapitulorik inportanteenak traduzitu eta liburu tipietan publikatu beharko lirake. Honera, gaiñera, bigarren epoka batean liburu osoetako traduzioa planteatzeko esperientzia naikoa logratu dugu”. III “Literatur-kreazio hutseko obrak: Edozer literatur-klase sartuko litzake honen barrenean, euskerazkoa eta erderatik itzulia”.

Au da editorial berriatzaz Rikardo’k ematen duena.

Gero, Politikaren atarian liburuak berak Oharra bat du, esanaz liburu au ulertzeko, egillearen garaia ta giroa ezagutu bear dirala; au dala zientzia politikoaz egiten den euskerazko lendabiziko liburua, politika bera osotasunean beintzat. Politika dala-ta, euskal literaturak berak ba duala, bañan “politika bera explikatu duen liburuak ez da oraindik argitaratu”. Euskalerrian lenengo maillako ikastoletatik kanpora oso gutxi degula gure gazteen ezierako, ta Unibersidade alerik ere ez; orregatik, ezin izango dala liburu au “eginkizun hortarako idatzia; ba da ordea herriaren sail bat politikatua dagoena”, “hoientzat idatzi da liburu au batez ere”. “Bere eboluzioan, euskal kultura gelditu edo atzeraka hasi arren, ez dira horregaitik zenbait erdal kultura gelditu”. “Besteak aurreratu dunetan besterik gabe ezin bazter dezakegu”. “Lehen mailla orixe da beraz: erdal kultura aurreratuenak erdietsi dutena eskuratzea ta guretzea”. Bigarren maillarako: “gure buruarekin pensatzen hasi behar dugu”, ta “euskal kulturaren eguneratzean bi dira egin behar diran lanak: besteak ikusi dutena guk ere ikusi ta gurekasa pentsatzen hasi”.

Gero ba du bere Sarrera motz bat, eta iru jardun edo kapitulo: I: Politika hitzari buruz (8 orri), II: Politikologia: politikaren zientzia (45 orri), ta III: Politikaren pentsalari handiak, 1-Platon eta Aristotele, 2-Aquinoko Santo Tomas, 3-Machiavelli, 4-Montesquieu, 5-Hobbes, 6 palta du, 7-Spinoza, 8-Rousseau.

Naiz eta bat edo beste izentatu, ez du oiñarriko liburuen bibliografirik ematen.

Ta, bukatzeko, liburuaren lenengo orrira nator: Liburu onekin asten da “Lur” Rikardo beraren asmoa izan zen sail berri batekin, eta bere asmoak: 1) euskerazko kultura osatu ta zabaldu, 2) euskeraren batasun eta terminolojia eratzen asi. Ta editorialak bere dituan asmo batzuek ere azaltzen ditu: euskera bakarrik erabilliko dutela, ez dutela “ideologia bat ezarri nahi irakurleogan” ta “plan au aurrera eramateko, idazleen eta irakurleen kolaborazioa” eskatzen du.

Azkeneko oarra: “Rikardo’k hil zenean, liburua amaitu gabe utzi zuan, eta agirian zegoen halen lana ‘lehen eskuizkribuz’ mallan zegoela; lan izigarria izan da inprentara eramateko egokitzea; lan au Rikardo’ren anaiak egin dute, batez ere Josebak”.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak