kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Politikaren atarian / Rikardo Arregi / Lur, 1969

Politikaren atarian Anton Santamaria / Zeruko Argia, 1969-12-07

Rikardo Arregikin gebiltzenik ba genekigun liburu bat egiten ari zela. Orain lan horren frutua eskuetan dugu, baina gogoan dugu lan hau ez dela baizik Rikardok egindako lan ugariaren zati bat.

Liburu hau, bere izenak dion bezala politikari atari bat da, eta sarrerak dionez “Liburu hau irakurtzeroan politikaz guzia jakin nahi duenak, hobe du ez irakurtzea. Izan ere politikarenganako hurbilketa bat besterik ez du izan nahi”.

Benetan interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zait euskerazko kulturaren maila jasotzeko.

Liburuak hiru zati bereziak ditu; lenenik politikaren hitzari buruz dio, bigarren zatia politikologiaz mintzatzen da, azkenik zenbait filosofo politikaren teoriez laburpenak dakarzki.

“Politika” hitzari buruz egindako azterketan, nundik datorren eta zein usuz hortzen duen hitzak ikusten da. Halaber zati honetan axola haundikoa da erabiltzen duen terminolojia, adibidez “Herria” hitzak zer esan nahi duen eta “populuo” hitza zer den bereizten.

Bigarren zatiak politikologiaz dio. Politikologia politikaren zientzia da, hontaz definizio sakon bat osatzen du, lehenik politikologia zer ez den adierazten du, arretaz ikus dezagun zer harremanak dituen zientzia honek ekonomiarekin sozialogiakin eta eskubideakin. Bestalde zenbait dotrinen oinarri elementalak ikusi dezazkegu kapitulu honetan. Esate baterako marxismoaz dionaren zati bat: “Dotrina honek gizartearen eta gizabanakoaren dialektika gorde nahi du. Ez du bata bestearen mendean jarri nahi. Dotrina honentzat gizona historiaren produkto bat da. Bainan historia ere gizonaren produktoa da, gizonak sortzen du bere historia”.

Halaber, politikologiaren zati honek Agintearen zientzia aztertzen du eta liburuak dionez hizkuntzaren aldetik zenbait hitz finkatzea funtsezkoa da. Hitz hauek ahalmena, boterea ta gobernua dira. Heien arteko relazioak eta hitz honek eta beste zenbait hitzak, daramazkiten ideiak ikustea beharrezkoa da, Euskera politiku terminolojian aurrera joan dedin. Zeren adibidez, liburuak dion bezala, ezin diteke onartu “black power” adierazteko “beltzen agintea” baizik “beltzen boterea”.

Agintearen zientzia delako hontan M. Duverger jarraitzen du “agintea zer den” apartadoan. Agintearen elementoen artean bortxa ta ustek nagusionetzaz hartzen ditu. Zati honek halaber, politikaren zientzia agintarien zientzia ikusi ohi dutenen joera aztertzen du.

Azkenik liburuaren alde honek, alegia politikalogiaren aldeak, politika instituzioetan, taldeen borroketan eta motibazioetan finkatu nahi dutenari buruz hitz egiten du. Liburuan argi agertzen da, nahiz eta hortan gehiegi ez sakondu, ba daudela ere politika, estruktura ekonomikoen bitartez esplikatzen dutenak.

Hirugarren zatiak esan dugun bezala, zenbait filosofo politika teorien laburpena egiten du. Filosofo hauek: Platon, Aristoteles, Santo Tomas, Machiaveili, Montesquieu, Hobbes, Spinoza ta Rousseau. Beraz 18-garren mendean gelditzen da, positibismoaren aportazioak zati hontan aztertu gabe. Ba du azkeneko parte honek behar duen seriotasuna, filosofo bakoitza bere garaian agertzen zaigu ta hau axola haundikoa da heien dotrina ulertu ta ikas dezagun.

Liburua interesgarria ta beharrezkoa deritzait eta gainez Rikardo Arregi zanaren kriterlo zabala erakusten digu. Noiz bere saiakera ta artikuluen konpendioa liburu batetan?

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak