« Gabriel Aresti’ren azken bonba | 1545. Bernat Dechepare. Olerkiak »
Egunetik egunera orduen gurpillean / Xabier Lete / Herri Gogoa, 1967
Olerkari gazte bat: Xabier Lete Larresoro / Zeruko Argia, 1968-09-22
Zai nengoen.
Lete’k berak esanda nekien olerki-liburu bat laister agertuko zuela. Bildur nintzan ere, eta nere kolkorako nion: “Berriz ere euskaltzaleok bertsotara ari”. Bildur hortatik nora naizen azaltzea, beraz, bidezkoa da. Eta egia aitortuko dut huts-hutsik.
“Egunetik egunera orduen gurpillean” liburua desberdiña antzeman uste dut.
Lehendabiziko atalean, idazkeraren bitxiak harritu egin ninduen batzutan: gora eta behera ibilli behar irakurtzeko, esate baterako. Ba dakit hari modan dagoena. Geure Martin Ugalde’k horrelako xehetasun batzuk ditu bere erderazko “Las Grandes Manos de la Niebla” deritzanean. Edward E. Cummings’en harrigarrikeriak ez dira gaurkoak, eta oso zabaldu dira idazleen artean. Xabier Lete modan dago alde hortatik. Baiña ni bildur nintzan artifizialkeria hura ez ote zan gehiegizkoa. Hasierako tankera eta doiñu batzuk ez zitzaizkidan, beraz, egokiak iruditu. Mordoilloegi antzeman uste nuen hizkera eta, funtsa aldiz ukakorregi, desegoki.
Lehenengo zati hortan, halere, huntaz ez dut zalantzarik egin irakurraldi guzian, Lete’rengan sustraitutako idazle bat, olerkari “engagé” bat aurkitu dut, ez ameslari bat; eta hau ez da iñundik era akats bat. Ez horixe! Lehendabiziko partean, hortara, aldekotasun ausart hunek salbatzen du dana.
“Alde illun bat” dalakotik aurrera, ordea, liburuaren bi herenetan beraz, nere bihotza poztu egin zan. Olerki-guna ez zaio Xabier Lete’ri falta. Liburuan aurrerago, beraz, eta hobe: olerki garratz batzuk dardar utzi nautela aitortu beharrean nago. Gehienetan tristura muzin bat aurrean, olerkitasuna gardenago atxeman dut, hizkera landuago, lerro-banaketa funtsezkoago, egokitasuna haundiago, eta artifizialkeriarik ez. Hitz batez, atzeko bi herenetan liburua ondu egiten da. Bukatzean, hortara, hunkiturik utzi dut, eta berriz irakurtzeko gogoz.
Bere hogei-ta-laugarren urtean dagoelarik, Lete gazteak hiru kezka nagusi erakutsi ditu liburuan: jende umillaren aldeko maitetasun suharra, Euskal Herria’rekiko jaiera bizia, eta heriotzaren tema iraungorra. Hiruak iruditzen zaizkit gizatasun oso baten zantzua; eta gure literaturaren altxorra aberastu egingo dala uste dut.
Olerki batzutan, esan dudanez, keraz ata funtsez idazle ezagun baten oihartzun gisa mintzo bide zaigu Lete. Hauetan iruditu zait hain zuzen besteetan baiño ahulago. Gehienetan aurkitu dut, halere, sendiberatasun zorrotz bat ernai.
Ba du Lete’k, hain zuzen, bere buruz pentsatzeko, senditzeko eta idazteko dohaiña. Lehendabiziko liburuaren saioa ongi pasa du, nere ustez.
Ondokoetan ausarki abiatuko dan segurantzian, bihotzez agurtzen dugu euskal alorrera etorri-berria dan oiartzuar hau, idaz-lan ugaria eman dizaigun eskatuz.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez