kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Poemagintza / Ibon Sarasola / Lur, 1969

Ibon Sarasola olerkariari Karlos Santamaria / Zeruko Argia, 1967-02-05

Itzaldi entzutekoa egin dezuna, euskal olertia dala-ta.

Solas ontan, antziñako ta gaurko euskal poesiari begikada bat egin diozu, eta benetako entzungarriak eta pentsagarriak irudi zaizkit zure iritziak, naiz ta “puritano” batzuek nabarmentzat artuko dituzte, noski.

Ala ere, nabarmenkeria bearrezkoa da nunbait, gure egunetan. Beste toki batean, idatzi berri dedan bezela, “gaurko egunean gauzak diran egoeran, txerrenak berak euskal baratzean, pixka bat anka sartzea, komeni izango litzake, apika, gure sekulako lozorrotik esnatu gaitezen”.

Igaroa da, zure ustez, Lizardi, Orixe ta Lauxeta’ren belauna. Guztiz aitua degu, onezkero bear zuen guzt¡a eman bait du berak. Gure aroak olerti berri bat eskatzen du, ta alperrik dabiltz aspaldiko olerkarien antzarleak, imitadoreak.

Olatu berriak, Gabriel Aresti du, buru ta sortzaille. Lete ta Mikel Lasa dira, beste batzuen artean, Aresti’ren segitzaillerik argienak, eta bide berorri ekin bear diote gazteagoak, nai ta naiez, etorkizunari arpegi emateko.

Are geiago: norbaitek galdetzen baldin badizu, bien artean, Aresti ala Lizardi, olerkaririk onena dezunki, erantzuna batere zalantzik gabe egingo diozu: zure poeta, gaurko poeta, gazteen poeta, Gabriel Aresti da, alajaña.

Nere erara esan ditut gauzak, baiñan au da, oker ezpanabil, zuk esandakoaren mamia.

“Bai ausarkeri izugarrial Ezin eramanekoa da gazte orren itza!” —deader egingo du baten-batek.

Nolanai ere, ezagutu bear degu guztiok, igaroa igaro dala, eta sekula itzuliko eztala.

Ikusten dedanez, zuretzako, neretzako bezela, poesia ezta denbora pasatzeko jostallu polit bat. Zuek, euskal poetak, erriaren akullu izan bear zerate, antziñako profetak izan ziran bezela, ala izan bait da beti erri zorigaiztoko guztietan.

Zuen zama, zuen responsabilidadea, izugarria da, eginkizuna ziñez artzen dezuten ezkero.

Zure itzaldia entzun ondoan, “Biotz begietan” eta “Herri ta Herri” idaztiak, nere liburutegian artu, ta biak batean irakurtzen ari naiz, arratsean, ¡a argi urratzearte.

Au alde izugarria!

Batzuek ez omen dute ulertu nai, berrogei urte ontan, dana aldatu dala. Aldakuntz larri au eztute onartu nai. Bañan “errealitatea” gure ametsak baiño indartsuagoa da; begiz begi jartzen zaigu eta guk ez ikusi egin!

Eta nola izango zitzakean denbora berri ontan, poesia ez aldatzea? Gaurko gizonari atzoko berbakin, nola mintzatu?

Bi belaun oietan, nik enuke esango “au da onena”, “ori da txarrena”, baizik “au gaurkoa da”, “ori atzokoa”. Edo “Historia, ortik igaro zan” eta “Historia, emendik igarotzen ari da, andik igaroko bide da”.

Zergatik gure jendea joku-kanpoan, offisden, beti ¡zatea?

Au da nere pentsaera gai orri buruz. Uste dedanez zurekin bat nator, mamian beintzat. Bildurrez nago orain, ni ere herejetzat artuko nautela.

Agur adixkide, zorionak ta jarra¡.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak