kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Poema bilduma / Mikel Lasa, Amaia Lasa / Irakur Saila, 1971

Bi olerkari gazte munduaren orduan Azurmendi eta Lasa J. San Martin / Zeruko Argia, 1965-09-05

Bi olerkari gazte dira Azurmendi eta Lasa. Beren mendearen semeak. Esan nai dut, beren mendearen maillan daudenak. Zergaitik, denok gera bakoitza bere adinean norpere mendearen seme; baiña ez guziok norperaren mendeko kultura maillan gaudenak.

Onekin ez dut esan nai olerkaririk onenak diranik, baiña bai onenak izatearen besteko garrantzizkoa dena: mendearen girokoa izatea.

Au ez da nik bakarrik asmatua. Gauza oietan guk baiño geiago dakien Cataluyniako olerkari ospetsua dan Bauçà adiskideak esana da. Euskal literaturari buruz egiten ari diran lan baterako bialdu nizkion ogeitamar euskaldun olerkarietatik, lau onenen barruan autatu zituan Azurmendi ta Lasa. Esanaz, munduko gaurko poesiarik onenaren antolojia batean sartzeko bezelakoak zirala.

Bauçà-ren iritzi ori jakiteak ez ninduan askorik arritu. Ta, Aresti askoz gutxiago; bera izan dalako bide berri auen urratzaillea.

Ta, lenera nijoa. Etzaida ajola onenak izatea. Aski da oraingoak izatea. Gizonkiagoak izatea. Gizonaren neurrira beren prolemetan eta kezketan egon daitezen.

Orrela dira Azurmendi eta Lasa, beren garaiari finkaturik. Lenago Etxepare, Etxahun, Iparragirre, Elizanburu, Bilintx, Lizardi ta Lauaxeta beren mendeko giro ta joerari finkatu ziran bezela.

Joxe Azurmendi, Arantzazuko fraille gaztea. Lasa baiño ezagunagoa dugu. Gandiaga-ren Elorri-ri egin zizkion oarpenetatik agiri zaion olerkari on baten ezpala. Geroago, Olerti-n argitaratu zuan Poema beltzaren arbola-k izugarrizko arrara eragin zidan biotzean. Une ura izan zan neretzat gure olerkitza alorrean itxaropenezko iturburu bat nabaitu nuena. Ez da maiz gertatzen dana. Baiña, Otaegi izenpetzen zuanez, nor izan zitekean zalantzan gelditu nintzan. Aita Onaindiak atera ninduan dudatik. Ta geroztik bere animatzaille bat izan naiz, itxura gabeko irizpideak zapuztu zuelako. Orrela dira gure arteko gauzak.

Bere galdera ta deiak dira:

Zein ordu da, zein ordu?

Joan ezkeroz, Jainkoa

itzuli ez denekoa…

…gizonak iltzeko?

Zein ordu, ba Jauna?

Iragan ziren otsoak

aingeruak itzali.

Argia debekatu zaigu.

Nik bakarrik ikusten dut

alabaren negarra.

Nire itz pobrea diru balitz

jaten eukiko lukete

langille pobreak.

Eta sobranterik ez nuke

Bankuan jarriko.

Orrelako pasarte biziak ditu Azurmendik. Bere olerkian ez dago betegarririk. Esan eta esan-nai jario mozkorti baten barna eramaten gaitu, indarrez. Adierazpen auek zati batzuek besterik ez dira; bere munduaren argia erakusten duten leio txiki batzuek besterik ez. Baiña, obeto ulertzeko, ara emen, pakeari egindako poematxo bat, osorik:

Bazijoan egun batez nire errira

bizitzaren bidetik… Ta gizonak

elkar begiratuz esan zuten:

“Ba dugu pake; jarri”.

Iñork ez zuen erantzun:

ilda zegoen erria.

Ikasbide ederra, beren burua olerkaritzat duten askorentzat.

Mikel Lasa berriz, Z. ARGIA-ren idazle bezela ezagunagoa dugu. Baiña beste olerkari aundi bat dugu. Obeto esanda, gaurkoa, ta aski da.

Mikel-ek, expresionismoaren aldetik indar geiago du. Bear bada, era berriago bat da euskal olerkirako. Gutxik antz eman dion era. Obeto esanda, bi estilo diferente dira. Bakoitza berean maixu dirala.

Urteetan aurrera dijoazen askok ezingo dute zeazki konprenitu beren exprezioa, baiña ez daukat dudarik gazteen biotzetan sakonki barneratuko dirana. Gazteak, bere mundua bizi du. Ori da adinaren mendeko. Ta, zear-bide oietan bada anitz misterio, beste adin batekoak juzgatu ezindakoak. Beraz, Azurmendi ta Lasak olerki musaren iturburuetatik dakarte euskaldun gazteriarentzako ur berria. Ur ongarria, jatorrizko nortasunak iraungo badu.

Lasak, Egan-en argitaratu izan ditu olerki batzuk. Baiña, bai batak eta bai besteak, beren olerkirik geienak argitaratzeke dituzte. Au irakurtzen dutenak kontuan izango al dituzte argitaratzean, ainbeste olerkari txarren artean naasturik igarri gabe pasatu ez ditezen.

Geienetan bertso librean ari dira. Baiña, olerkaritzari buruz zerbait dakianak, jakingo du bertso moldeen legeak ez dirala orren gaitzak, baña bai adierazteko poeta izkuntza. Ta, au Lasak ondo azaltzen digu.

Azurmendi-ri tristura darion bezela, era berean dario Lasa-ri umorea. Baiña, bere umorean beti da ezkutuneren bat, bigarrengo plano bat adierazi nairik. Ara atal batzuek:

katuak ganbaretan lo daudez gau t’egun,

denborari denbora emanaz…

Iñauteria da, iñauteri gaba

ta iñork ez daki bakoitzaren bakardadearen berri.

Argi bakoitza itzalean iltzen da

agoni ixillean,

nola Kristo profanatu ori, billutsik

bide bazterrean, ain desanparatuki etsaia

agonian…

Edozein une ona da bizitzea.

Poetaren gogoa

bizi dabil airean,

Amets-errian errege

mundu ontan pobere.

Gauerdian nago

ta illak ditut lagunak

Aragón gaztea, Tzara

Leautréamont, Lelian gizarajoa

Kafka.

eta Baudelaire begirada tristea.

Ez esan Lasa-k zantzo berria ez dakarrenik. Oraindik izarreri olerkigiñan dabiltzatenak, jaso bitzate ikasbide au:

O iri, o izar, oi ortzi

ez duzute balio ezer.

Gizonaren irri ta keiñu batek

zuetako milla balio dute.

Eta, bukatzeko, beste au illargian daudenentzat:

Baiñan euskeltzaleak balekite aberatsegia dela

izkuntzarik txiroena ere

gure sabelean daramagun histori apurtu au

kontatzeko!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak