kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Harri eta herri / Gabriel Aresti / Itxaropena, 1964

Euskal literatura bizi da Sinatu gabea / Zeruko Argia, 1964-06-28

Gure egunetan euskaldunok gure izkuntza lantzen asiak gera iñoiz baiño biziago. Liburuak liburuaren gain sortzen zaizkigu ta, betarik eztegu argitaltzen diran guziak irakurtzeko.

Orrez gaiñera burruka bizian ari gera euskaltzaleok, bakoitzak bere bidea jarraitu nairik eta besteren bideak baztartzeko amorroz. Auek, garbi-zale purrukatuak, aiek mordollo-zaleak eta beste batzuek erdizaleak. Azkenengo auetan ere ba-dira koxkak; bakoitzak, alegia, berea dala uste du erdi-bide jatorra.

Aurreko ZERUKO ARGIA’n norbaitek eman du Aresti’tar Gabriel’en Herri ta Harri‘ri buruz bere iritzia. Aresti, mordoillozaleetakoa degu: Itzetan eztu lotsarik, edozer erderatiko itz botatzeko. Neri beste kontu bat ekartzen dit gogora. Ara: Trento’ko Eliz-Batzarrean ba omen-zan bestean artean eliz-gizon bat oso teologari ona, baiña latinez arlote zebillena. Onela, esaten zituan gauzak oso jakingarriak eta sakonak ziran, baiña aren latin-izketa traketsa zan oso. Eta norbaitek ari entzunaz esan omen-zuan: Bai gauza ederrak esaten dituala kertenpiko orrek!

Ori da neretzat Aresti’ren idazkera: euskera arlotean tarteka oso gauza jakingarriak eta biziak esaten dizkigu. Lan aundia egin du euskera ikasten eta artaz jabetu dan giñoan jabetzen. Baiña oraindik igarri zaio euskeldun berri dana. Esaera ta donairua sarri erdalduna du, naiz ta euskeraz aritu.

Ta zer esango degu aren HERRI TA HARRI’ri begira? Nerekiko bi gauza esan ditezke aren idazkeraz. Lenbizi, idazkera orrek eztu bizi luzerik izango. Erderaz ere, onen antzera ari dira Gabriel Zelaia ta Blas Otero ta abar. Guziok berri izan nai degu. Gogo onek era berrietara bultzatzen gaitu, baiña idazkera orrek luzera aspertu egiten du. Urte asko luzatu gabe, nik uste, era berri orrek jendeari ok eragingo dio.

Bigarren eragiña, idazkera orrek euskal-saillera ekarriko duana, auxe da: sozialistak eta komunistak kristauoi gizarte-arazoan langilleekiko zuzentasuna sortu diguten bezela, Aresti ta onen lagunen euskerak, beste euskaltzaleoi erderatiko itzak botatzeko geiegizko lotsa kenduko digu.

Geroko euskera ezta izango Aresti’rena, ez ere beste gaurko iñorena. Guzion alegiñez eta eragiñez beste tarteko euskera bat piztuko degu, lanean jarraitzen ba-degu. Zure euskera nagusi gelditzea nai al-dezu? Asi zaite besteak baiño euskal-lan geiago egiten, eta zure eragiñak indar geiago izango du.

Euskal-antzertiak, euskal-nobelak, euskal-olertiak langille asko bear ditu. Euskal-guardia luzaro egon da erreten-zuloan sartuta. Guzion alegiñez atera bear degu bide erdira.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak