kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Lurraren kondaira / Xalbador Garmendia / Irakur Sail, 1970

Lurraren kondaira A. Irigaray / Zeruko Argia, 1971-02-28

Agertu berri da euskal liburu biziki aipagarri bat, T. Zajarova autorearenetik Xalbador Garmendia-k taxutua, aipatu izen horrekin. Aski ezaguna da Garmendia komediak eta ipuiñak idazten, saristatua izateraiño Txapelgoetan. Orain arte zienziaz jarduki duten euskal izkribu edo liburuak jada alferrik argitaratu izan dira. Beren egileek merezimendua izan zuten bere garaieko, dudarik gabe, Filosofia, Fisika edo Matematikaz aritzeko, bainan damurik, irakurle gutti bildu dute, teknika itzak errotik euskeratu nai izan dituztelako, liburua ulergaitz egiteraiño, ieroglifikoa iduri.

Liburu hau bestelakoa da, Astronomiaz eta Paleontologiaz mintzo zaigu, baina itz asko greko-latinetik artu du autoreak, beste kultur-izkuntzek egin duten bezal bezala.

Euskal zienzia libruak, erdaldunak arritzeko bezala eginak izan dira, fanal batean gordetzeko, ikonoak iduri; hau berriz, egunero erabiltzeko izkuntzan egina da; bide bat da, instrument edo lanabes bat, gauza zaillak argienik adiarazteko, eta ikasleek klaseetan errezki segitzeko. Horretarako, teknika itzak asko arkituko duzu, erderetatik artuak, baina ez eskandalik har; ingleserak edo rusoak ere ehunka onartu dituzten gisa berean; eta berdin txekoek edo frantzesek.

Latin izkuntza edo kultura eta gaztelera bi gauza dira; alemanek berek latin izkribuez onartzen dituzte beren Unibersitateko arri-muruak, arrokeriz ere.

Hona liburuaren zerbait gai; Lurraren hasera (asiera edo sortzea), Nolakoa da Lurra? Antxinateko jakintsuek oldozten zutena; Anaximandro, Pitagoras, Jenofontek eta Koperniko, Giordano, Galileo, Newton, eta besteek.

Autoreak erabiltzen duen euskera eder eta ulerterrezatik hona zatitxo bat… “Antzinate hartan, Lurra Unibersoaren erdi-erdian zegoela uste zuten; baina Aristarko de Samos grekoak, bi mende Kristo baiño lehenago, guk dioguna bera esan zuen… ez dela Lurra Unibersoaren zentroa; are geiago, Eguzkiaren inguruan dabillela adiarazi zuen. Anaxagoras, Demokrito eta Epikurok, Lurra bezala jendez beterik beste mundu anitz badela esan zuten. Poloniar astronomo Copernicok (XV-XVI) Lurraren geozentrismo delako dotrinaz beste egin zuen. Unibersoaz ordurarteko ikuspegia erabat aldaerazi zuen. Apaiza zen… Berrogei urte pasa ta, izarrei begira, bere teoriaz seguru zegoenean, hau bota zuen: Eguzkiaren inguruan zebiltzala planeta guztiak, eta Lurra ere halaxe zebillela sistema berri honi handik aurrera jakintsuek Heliozentriko deitzen asi zitzaizkion.

“Copernicoren iritzea zabaldu ordukoxe, jende guztia harri eta zur geratu zen… Elizaren beldur bait zen, bere liburua arras zahartu arte argitaratzera ez zen ausartu… Testamentu zaharraz haserre zegoela sistema hori eta, gogor ekin zion Elizak Copernicori; …halarik ere ez zuen egia guztia asmatu Copernicok. Hutsune guzti horiek, Giordano Bruno italiarrak bete zituen (XVI-XVII). Eguzkiaren antzeko milaka izar omen dago Unibersoan; …Beste planeta horretan ere bada bizirik; …Elizak gogor eraso zion Giordano Brunori; elizak garai hartan munduak zuen erlijio ikuspegia, arras kanbiatzen bait zuen; zortzi urtetan preso iduki zuten.— 1600 garren urtean sutegira kondenatu zuten; erre baino lehen gogor eraso omen zien bere etsaiei”.

Beste italiar jakintsu haundi bat ere aipatzen da liburuan; Galileo. Paduako Irakasleak teleskopio batez estudiatu zituen izarrak, eta Giordano eta Conernicori arrazoi eman. 70 urte zituelarik, presondegian sartu zuten hau ere, eta esandako guztia uka zezala eskatu.

Itzulpen hontan azaltzen du Garmendiak Schmidt astronomo rusoaren teoria, Kosmos sortzeari buruz aldi urrun haretan orain 3 millaka milloi urte, asi zen Lurraren azala itxuratzen; arkaiko aldi honen bukaeran asi omen zen bizia itsasoan; gero bizidunen handitzea mesozoiko aldiraiño; aldi honek 115 milloi urtez iraun zuen. Jurasiko deitu aldian animale ikaragarriak bizi izan ziren; Dinosaurioak, diplodokus, 30 metro luzea zutenak.

Iktiosaurioa itsasoan bizi zen, igerilaria; ugaztunen errestoak ere agertu dira, eta azkenik, triasiko eta kuaternario; honen bukaeran, orai duela milloi bat urte, agertzen da gizona, ugazdun primatearen ondotik. Gizonaren adimena edatu zen, izketan ikasi eta mende askoren buruan, mekanika aurrerapen handiak asmatu. Baina, izpirituaren aurrerapenik ez asko; iadaneko lehen bezain basa da gizona, zainzailerik gabe uzten bazaio.

Azken hitza. Idazten dutenek ongi dakite, euskal itzulpen argi bat zaillago dela, norberaren burutik izkiriatzea baiño. Liburu honeri etzaio erdal joskerarik batere nabari (ezpaita ahuntzaren gauerdiko ametsa) eta gomendatzen diotegu, euskera natural bat eta jakin naia, gozatu nai duten guztieri.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak