kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Abere madarikatuak / Antxon Gomez / Susa, 1997

Oraingoz bakarra Aingeru Epaltza / Nabarra, 2001-07

Lau urte joan dira Antxon Gomez gasteiztarrak Abere madarikatuak argitaratu zuenetik. Haren opera prima izan zen euskal letren munduan eta, oker ez banago, handik goiti ez diogu gehiagorik ezagutu. Bertze inongo lanekin alderatu ezinak ikusmira murrizten digu, beharbada, baina aldi berean lagungarria da, liburuari —liburu hutsari— zuzenago begiratzeko.

Natura maite duela ederki erakusten digu Antxonek lan honetan. Natura bizia betiere, izaki bizidunez osatzen duena. Eta izaki horien artean, basa-animalia handiek sorrarazten dioten liluraren partaide egin nahi ditu irakurleak.

Hartara, Gomez animalia mitikoez ari zaigu, ez txoriez edo saguez. Gizakiari —artzain zein laborari, itsasoko arrantzale nahiz ugaldeko arrantzari— mendez mende lehiatu zaizkion piztiak dira haren pertsonaiak, patariak, borroka horretan galtzaile gertatu eta, Euskal Herrian bederen, galtzear dauden espezieak: otsoa, hartza, igaraba, azkonarra, itsas-zakurra… Katamotza falta du liburuak, baina haien ordezko, Bardeetan nonbait izan eta ugaldu ziren gepardoak ageri dira, liburuaren puskarik ederrena eta literarioena, akaso.

Izan ere, teknika ezberdinez eginik daude liburu honetako sei atalak. Batzuk fikziozko narrazio hutsak dira. Bertzeren batean, teknika mistoa erabiltzen du, kazetaritzatik hurbil litezkeen pasarteak sartuz. Eta bada gehienbat saiotzat har daitekeen bat edo bat ere bai. Nik emozioa informazioari gailendu zaionean izan dut gogokoen gasteiztarraren lana.

Liburu bakarra plazaratu duten idazleen kasua ez da hain ez-ohikoa. Bada barrena arruntik hustutakoan, orri zuriaren deiari sekula guztian erantzuteko premiarik sentitzen ez duena. Bertze batzuek, berriz, irakurlearen edo kritikaren oihartzun kaskarrak isilarazten ditu betikoz. Pentsatu nahi dut ez bata ez bertzea ez zaiola gertatu Antxon Gomezi. Ni, bederen, gehiagoren gosean utzi nau orain arteko haren ale bakarrak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak