kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Euskararen auziaz / Luis Villasante / EFA, 1988

Euskararen auziaz Josu Landa / Argia, 1989-03-19

Luis Villasantek berak zuzendu eta burututako “Luis Eleizalde” sailak bederatzigarren liburia eskaini digu euskara idatziaren batasunaz. Ezaguna da Villasantek arestian utzi berri diola Euskaltzainburu izateari, eta liburu honen irakurleak aise esango luke erretiro horretarako testamendu idatzia utzi nahi izan duela. Liburu honetan ageri bait dira Villasantek Euskaltzaindian egindako lanaren arrazoiak eta helburuak. Horixe da idazlan honen baliorik handiena: euskararen salbazioa nondik etorriko auziari buruzko ikuspegi pertsonalaren konstatazioa.

Liburuak egindako lanaren (Euskaltzaindiatik, batik bat) historia egiteko orduan, une honetan instituzio horrek defendatzen dituen jarreren defentsa eta jutsifikazio hutsa egiten da, batere autokritikarik gabe. Euskaltzaindiak eraginkortasun falta erakutsitako gaietan, gaiok instituzio horri ez dagozkiola esatearekin nahiko. Egindako lanaz, txaloak. Ez egindakoaz, puntu suspentsiboak.

Zenbait alorretan, soziolinguistikaren esparruan sar litekeela eman lezake, baina horretan erakusten ditu Villasantek ahuldade nabarmenenak, oinarri zientifikorik gabeko burutazioetara mugatzen bait da.

Hitz egitearen poderioz salbatuko omen da euskara. Eta halaxe da; edo ez. Ez behintzat, zenbait mailatan hitz egin ahal izateko, edo ikasi ahal izateko, dauden eragozpen estruktural eta legal ugariak aipatu ere egiten ez badira.

Bukatzeko, euskaldungo alfabetatuaren barruan minoritarioa bada ere, dezente zabaldua dagoen joera baten adierazgarri azaltzen zaigu “Euskararen auziaz”: gaur egun euskarak duen marko legal-konstituzionala nahikoa eta gehiegi da euskararen normalkuntzarako. Eta ikuspegi horren zuzentasunaz deus esango ez badugu ere, liburuak berak salatu nahi duen gaitzean bete-betean jausten da Villasante: euskararen auzia ideologia konkretu bati lotzen dio.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak