kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak / Juan Manuel Etxebarria / Labayru, 1995

Ur garbia iturrian Gotzon Garate / Argia, 1995-01-08

Bizkaian euskara alorretan lan egiten duten guztiek ezagutzen dute ondo asko Juan Manuel Etxebarria. Zeberioko semea izanki, Zeberioko euskarari buruzko doktor tesi bikaina egin zuen. Geroago Bizkaiko herrietako euskara aztertzen duten beste askoren tesiak zuzendu ditu Deustu Unibertsitatean.

Bestela ere Zeberio eta Bizkaiko ipuinak ikertzen lan txalogarriak burutu ditu.

Orain, aldiz, liburu mardula eskaini digu: “Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak”. Besteak beste bi meritu handi harrapatzen dizkiot liburu honi: alde batetik ipuinak beraiek. Oso jakingarriak. Bizkaiko folklorea ezagutu nahi duenak badu hementxe harrobi joria. Ipuinak, mitologia. kontakizunak eta tradizioa, lore xorta eder baten bezala azaltzen zaizkigu. Eta euskara. Badira bazterretan euskara traketsa eta heldugabea dela esaten dutenak. “Ehiztari txarrak errua kartutxoei”.

Erdaraz ez dakiten baserritarrei entzunez eta Juan Manuel Etxebarriarenaren antzeko liburuak irakurriz, euskara zein mailatara jaso litekeen berehala antz emango diozu irakurle horrek.

Euskara hori guztitarakoa da, zaluia, hedakorra, aberatsa. “Ur garbia iturrian”. Bere burua euskararen jabe egin nahi duenak ba du nora joan. “Gorbeia inguruko Etno-Ipuin eta Esaundak” eskaintzen duena irakurriz garbi soma liteke alde handia dela plastikazko euskaren eta bizkaitar euskaldun osoek erabiltzen duten euskaearen artean.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak