« Antzerkian eskema (batzuk) hausten | Kazetarien kontuak »
Whiskey koloreko gauak / Paddy Rekalde / Txalaparta, 1999
Gordintasunaren samurra Laura Mintegi / Euskaldunon Egunkaria, 2000-06-03
Liburu bat modu askotara irakur daiteke eta arrazoi ezberdin askogatik gainera. Liburu hau irakurtzera bultzatu nauen arrazoia ez da izan ez periodistikoa ezta akademikoa ere, adiskidetasuna baizik. Lagun batek esan “irakurri, gustatuko zaizu” eta bai, irakurri dut eta gustatu zait, baina sarritan ez da erraza izaten azaltzea zergatik gustatu zaigun liburu bat.
Deigarria izan den lehen gauza erritmoa izan da, beraren kadentzia lasaia, oso lasaia azaltzen duen egoera bortitzerako. Erritmo berezkoa dauka, irakurtzen hasi eta berehala bere pausora eramaten dakien horietarikoa, naturala delako itxuraz baina oso zaindua pasarte bakoitzean.
Liburuak duen kontrastea gustatu zait, zakarra eta samurra da, gordina eta erromantikoa, zuzena kontaketan eta sakona afektoetan, oso maskulinoa formetan (modaz kanpoko hitzarra, susmatzen dut) eta oso femeninoa (itzelezkoa gainera, harrituta geratu naiz) hondoan.
Nobelak Tanatos eta Eros elkarlotzen ditu eta, bizitza errealean gertatzen den bezalaxe, zenbat eta presenteago egon Tanatos, are eta indartsuago azaltzen da Eros, bizi pusken eskean.
Idazlearen alde biak
Narrazioak indarra du, potentzia, malaletxea, txarto kontrolatutako errabia, eta hori guztia afektu samurrenak ezkutatzeko, emozio goxoak, suabeak, delikatuak. Harrigarria da horren erromantikoa izatea, askorentzat Eireko egoera politikoaz, sexuaz eta, alkoholaz soilik diharduen liburua izanda. Baina, jakina, liburuak irakurtzeko moduak eta moduak daude.
Gustatu zait liburua ez dela malenkoniatsua, ez dela ahula, ez duela egiten galtzailearen idealizazioa. Ez dago kontzesiorik. Establishment delakoa kritikatzen du baina ez du bere burua marjinalitatean kokatzen. Atsekabea edo ihesaren ordez, bizigogoa adierazten du, gizateria osoarekiko maitasuna, inplikazio pertsonala. Bizitzaren aldeko postura egiten du salbaguardarik gabe. Liburu zintzoa da, irabazteko asko eta galtzeko ezer ez daukanarena.
Interesgarria izan da denboran egindako jausia, aspaldian hilik izan behar zirenak ezustean agerraraziz, gerra guztiak eta kausa ezinezko guztiak bat eta bera bailiren, ezberdintasunik ez bailegoen motibazioetan, finean, koordinada denbora-espazialak zirkunstantzia balorebakoak baitira.
Azkenik, aipatzekoa da zer-nolako gordintasuna duen nobelak norberaren sentimenduak kontatzean, sexuaren beharra eta beharraren deskribapen erakargarria. Marrazten duen sexualitatea intuitiboa, delikatua eta basatia da, koktel ederra edonondik begiratuta.
Oro har hartuta, liburu hau exajeratua da. muturrekoa. Ez du grisa maite, gauaren kolore beltza du maiteago. Horia maite du, ilargi erraldoiaren eta whiskeyaren kolore desgastatua. Gorria du atsegin, irlandarren ilearen eta emakume batzuen kuleroen kolorea azal zuriarekin kontrastean.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez