kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mattin Mottela / Jose Mari Satrustegi / Ibaizabal, 2001

Tradiziozko historiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-07-07

Poz handiz hartu dut José Mari Satrustegiren liburu hau. Adituta nuen autobus enpresa batek erosi zuela edizio bat bezeroei oparitzeko. Behin baino gehiagotan egon nintzen, besterik gabe, autobusa hartu eta liburuagatik bakarrik bidaia egiteko, ez jakin nora, hobe esan, nora jakinda bai, baina hara joateko beharrik gabe, baina halakoxeak izaten dira bidaiarik interesgarrienak, behar gabe, nora gabe. Beti iristen da norabait, egia da. Geroxeago jakin nuen, bidai eginda ere ez nuela Satrustegiren liburua lortuko, agorturik baitzegoen, halaxe esan zidaten, “agorturik dago”, iturri bat bezala. Mattin Mottela, gure Fernando Amezketarraren anaia zentzu batez, anaiak baitira ispiluko bi aldeetan elkarri begiratzen diotenak. Mattin Mottela, nafarra, ordea. Itxura denez, Basaburuko Jauntsaratsen zuen jatorria. José Mari Satrustegik sarrerako hitzaurretxoan esaten duenez, familia ez omen zen bertakoen artean ongi ikusia.
Ez naiz harritzen batetik, eta harritzen naiz hala ere, Mattin Mottelak ospea lortu baitu; ez, behar bada, berak nahiko zukeen moduan, baina patua jolastaria da oso, eta tranpak egiten ditu beti. Mattin Mottelaren pasarteek helburu pedagogikoa ere badute, entretenitzekoaz gainera, frogatzen baitu gizon apalek askotan gaindi ditzaketela handizkiak eta haien enparauak. Areago, gizon apala sortzetik ia motteltzat eta Mattintzat badute. Mattin Mottela ez da liburu honetako pertsonaia bakarra. Joan Soldaduaren historia ere badakarkigu Satrustegik. Ez omen da euskal tradizioko pertsonaia, baina liburuan dauden pasarteak Urdiainen jasotakoak dira, eta bertan ikusten dugu —Mattin Mottelarenean bezala— soldadu soil batek adarra jo diezaiekeela handizkiei, eta deabrua bera zigortu. Elezuri, alfer handia Burundaho sei gizon eta, azkenik, Hamalau, dira liburuko beste historiak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak