« Zientzia eta fikzioa | Agirreren biografia »
Telefono kaiolatua / Harkaitz Cano / Alberdania, 1997
Guardiako telefonoak Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1997-10-18
Estolda-zulo batetik atera berriaren itxura zuen gizajo asmatiko hura, kaleetan noraezean, ginebra usaineko hatsarekin, arnas-estuka guardiako botikaren bila. Canok liburu honetan bildutako poema bateko pertsonaia da. Gau izoztuan galdutako hark azkenean aurkitu zuen bat eta gogor jo zuen ateko pertsiana metalezkoa. “Ireki!” oihukatu zuen, “Ireki azkar, mesedez”. Botikariak, ordea, metadonarik ez zitzaiola geratzen eta ea zer behar zuen. “Ireki, arren, belauniko erregutzen dizut, jauna! Dei baten zain nago… Itxaron diezaioket deiari zure etxeko telefonoaren ondoan?”. Larrialdietarako. Zertarako daude bestela, guardiako botikak?
Canoren ateraldi hau, liburuaren nondik-norakoaren isla izateaz gainera, liburuaren metafora ere badela esango genuke. Literatura irakurtzea oso ohikoa ez dutenek, derrigor irakurri ohi dituzte eleberri zein narrazio liburu gehienak, institutuan edota unibertsitatean kasu. Sarritan —ez beti— irakasleek ere ez diete batere laguntzen literatura testu-liburu mardularen barruan biltzen dena baino askoz gehiago eta aberatsagoa dela ez dakiten ikasleei. Eta horrela doakigu guztia.
Ohiko irakurleak, berriz, gutxiengoa dira baina, kasu honetan, ez dugu gutxiengo arraro horrentzat terapiarik edota psikologorik behar. Ez. Gehiengoa da botikak behar dituena. Literatura irakurtzen ez duen —beharbada literatura gorrotatzen irakatsi diotelako nonbaiten. Eskolan, institutuan, unibertsitatean, esaterako— biztanleriaren gehiengo hori. Euskarazko liburuen irakurleak ez dugu uste inork besterik esango duenik, botikak behar ditu. Larrialdietarako. Zertarako daude, bestela, guardiako botikak?
Guardiako botika horietako baten traza hartu diogu Canoren bosgarren liburuari. Literatura eramangarriagoa egiteko beharrezkoak diren dosiak banatzen dituena, botikariak metadonarik ez zitzaiola gelditzen bazion ere. Gaisotasunari aurre egiteko sendagaia eskaintzen da Telefono kaiolatua izeneko botika honetan, dosi txikietan banatua. Literaturazaleak gustura, irribarrez, irakurri edota irentsiko du liburua. Gaixoa, ordea, sendatzen joan daiteke, botikak dituen guardiako telefonoetako batera jo eta bere dosia eskuratuz.
Finean, hori baita Canoren lan hau. Literatura irakurtzen ez dutenak sendatu eta irakurle bihurtzeko guardiako botika. Eta botika barruan, guardiako hainbat telefono, hariaren bestaldeko irakurleen esperoan. Telefonoetan kaiolatutako ipuinetan gora-beherak daude baina aise gainditzen dute entzun-irakurriak izateko maila. Ez dugu inondik ere ipuinen indarra eta maila zalantzan jarriko. Ez. Ez doa bide horretatik ipuinetan gorabeherak daudela diogunean uler daitekeena.
Ipuinetan gora-beherak baldin badaude, batzuk maisulanak direlako da, beste batzuk bikainak eta onak besterik ez diren bitartean. Maisulanak eta bikainak dira gehienak, baina badira onak ere. Ez gara hasiko ipuin bakoitza, telefono bakoitza, aztertzen. Nahikoa zaigu esatea ez dakigula zerk egiten dituen ipuinok biribil. Bertako gertaera eta egoerek ala egilearen idazkera atsegin eta ironikoak. Esan bezala, ez dakigu, Baina, hau ere esan bezala, badakigu gure irakurleek behar duten guardiako botika dela hau. Ea horrelako botika gehiago zabaltzen diren laster batean.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez