« Paisaiak | Egin ezak eleberria, Koldo »
Non dago basques' harbour / Koldo Izagirre / Susa, 1997
Faro segak Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1997-05-31
“Inperioaren aurka poesia baliatu behar dugula uste duten / Nire antzeko inozoak bilatzen dizut”. Zortzi urte pasa dira Koldo Izagirrek bere azken poesia liburua argitaratu zuenetik. Balizko erroten erresuma izenburua zuen liburu hura. Hau bere bosgarren poesia liburua da, eta 70eko hamarkadan hiru poesia liburu argitaratu bazituen ere, geroztik hogei urtetan bi soilik argitaratu ditu. “Halere bihotz duenak badu / Barkua non bete berba”.
“Poesia gure borroka bera denik uste ez duten / Nire antzeko inozoak bilatzen ditut”. Denbora gehiegi liburu bat eta bestearen artean? Guretzako, irakurleentzat, agian bai, baina Izagirrek sortu dituen poesia zoragarri hauek irakurri eta entzuteko hainbeste denbora itxaron behar bada, guregatik ez dago arazorik, zain egoteko prest gaude berriro ere. “Halere garaiz ikasi nuen / Barkua non bete berba”.
“Martiri batzuk beren fedea baino ederragoak direla uste duten / nire antzeko inozoak bilatzen ditut”. Izagirreren azken lan honetan bere ohiko estiloa aurkituko duzu, nahiz eta urteen poderioz aldaketa batzuk ere badauden. Ez dago gai finkorik bere olerkietan. Haria bai, gaiaren haria itsasoa, portuak eta untzien inguruan murgiltzen da. Baina liburuaren haria bakarra bada, jorratzen dituen gaiak asko dira. Aberria, maitasuna, beldurrak, heldutasuna… sentimendu hauek guztiak bere olerkietan daude, finkatu gabe, garbi utzi gabe, baina hor daude; batzuetan sentimendu guztiak olerki bakarrean, besteetan beraiekin jolastuz. “Halere beti aurkitu ohi dut / Barkua non bete berba”.
“Munduak gu ez maitatzeko eskubidea duela uste duten / Nire antzeko inozoak bilatzen ditut”. Estilo eta estruktura aldetik Izagirreren poesia ez da erraza. Arreta asko eskatzen du eta, hitz bakoitzak bere esanahi berezia duela garbi uzten du. Ez dira bat-bateko olerkiak, ongi pentsatutako eta asko landutako emaitza dela garbi dago. “Halere jator eskaintzen dizut / Nik barkua bete berba”.
“Sasiko amoranteen hilerri honek beste alderik ez duela uste duten / Nire antzeko inozoak bilatzen dizut”. Gaiak eta sentimenduak alde batera utziz, betidanik hunkitu nauena Izagirreren poesian, bere musikalitatea da. Askotan pentsatu izan dut, Izagirreren poemak irakurtzeko baino entzuteko direla. Badirudi itsasoko uhinak bezala bere olerkiek ere joan-etorria egiten dutela, hondartzako harearekin murgildu ordez gure belarri eta arimetan desagertzen badira ere. “Halere ez dut galtzen utziko / Nik barkua bete berba”.
“Geure buruaz besterik ezin dugula uste duten / Nire antzeko inozoak bilatzen ditut”. Izagirreren olerkietan ikuspegi nagusia nahikoa pesimista da. Bere barruan, gure barruan eta denon kanpoaldean begiratzen du eta, ez ditu oso ondorio alaiak ateratzen. Baina ez du etsitzen, ez da isiltzen, eta berak bere iritzia ematen digu, bere sentimenduak adierazten dizkigu eta, umiltasunarekin egiten badu ere, guretzako garrantzitsuak eta beharrezkoak dira. “Halere beti ekarriko dut / Nik barkua bete berba”.
“Banoa itsasmugan agertzen hasia den beste lurralde baterantz / izendatzen ausartzen ez naizen lurralderantz”. Ea lurralde hori laster aurkitzen duen Izagirrek. Bilatzen jarrai dezala soilik eskatzen diogu hemendik, eta aurkikuntza horren emaitzak maizago plazaratu ditzala. Eta noizbait mereziko lukeen lurralde bat aurkituko balu, ez dezala ahaztu, faro sega batzuekin abisua bidali.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez