kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Berriro igo nauzu / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 1997

Bide baten bila Josu Zuberogoitia / Euskaldunon Egunkaria, 1997-05-03

Xabier Mendiguren beasaindarrak idatziriko bigarren eleberri hau irakurtzen hasi orduko berehala datorkigu gogora Lizardik idatzi eta Xabier Letek musikatu zuen olerki bat: liburuari izenburua ematen diona, hain zuzen. Izan ere, izenburua da nobela mamitsu honen motorea pizten duen giltza. Pertsonaia nagusia berriro etxera itzultzen da. Berriro itzultzen da, bai, azken hamazortzi urteak etakidea izateagatik espetxean pasa eta gero. Baina hori bai, mendian dagoen jaioterrira ailegatzeko egundoko maldak igo behar ditu. Gauez, nekaturik, bakarrik, argirik gabe, goraino igo behar. Suma daitekeenez, nahiz eta orokorrean nobela errealista izan, sinbolismoarekin ere jokatzen du autoreak pasarte baizuetan. Gaiari gagozkiola, Euskal Herrian egun bizi dugun errealitateaz mintzo den estreinako euskarazko literatur lana ez izan arren, tratamenduaren aldetik behintzat aurreko lanekiko erabat desberdina da. Mendigurenek darabilen hizkuntza laua eta zuzena da; elkarrizketak dira nagusi nobela guztian zehar, une oro umore finez zipriztindurik.

Inork ez dezala jo liburu honetara Euskal Herriko egoera politikoari buruzko tesi sendoren bat aurkitzeko intentzioarekin. Bestelakoa izan da egilearen asmoa: espetxetik irten berria den preso ohiak bere jaioterrira bueltatzean ematen dituen lehenengo pausoak deskribatu eta bizitako esperientziak kontatzea, hain zuzen ere. Ezen presoak sentimendu kontrajarriz beterik ikusiko baitu zelan bere oroitzapenak ez zaizkion egokitzen itzultzean aurkitu duen inguruari. Neskalaguna, koadrila, militante berriak, baserria, familia… Denak aldaturik aurkituko ditu gure lagunak (azpimarragarria benetan familiaren erretratua eta baserrian ospatzen duten bazkariaren narrazioa).

Eta liburu amaieran jada, hasieran bezala, igoera batekin egingo dugu topo berriz. Kasu honetan Txindokiko igoerari buruz ari gara (bitxikeria bezala bada ere, zera aipa dezakegu behin honaino helduta: nobela hau idazteko igo zuela autoreak lehenengo aldiz etxetik egunero ikusten duen mendi hori). Beraz, kontakizunaren egitura zirkularra bermatu eta hasierako puntuan kokatuko gaituen igoera bat aurkitzen dugu berriz; gauez, argirik gabe, burua bero eta hankak bustirik bidezidorrean gora. Sinbolismoa nabarmena da, bistan denez. Eskerrak ordea Txindokiko gailurrean goizalbaren koloreak sumatzen hasi direla…

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak