kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gerraurreko literatur kritika / Iñigo Aranbarri / Koldo Izagirre / Labayru Ikastegia eta Amorebieta-Etxanoko Udala, 1996

Euskal literaturaren zaleentzat Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1997-04-12

“Iñigo Aranbarri eta Koldo Izagirrek eskaintzen deuskuen literatura-kritika bilduma hau, honi aurrean ipini deuskien azterketagaz batera, lanabes on bat dira euskal literaturaren ikasle, aztertzaile eta zaletuentzat, gudu aurreko literatura giroa hurragotik ezagutzen laguntzeko”. Aranbarri eta Izagirrek prestatu duten lan mardularen aurkezpenean hala diote liburuaren argitaratzaileek. Ez zaie arrazoirik falta. Iruzkin honen buru diren hitzak ez ditugu besterik ezean bataiatu Euskal literaturaren zaleentzat horrekin. Lana irakurtzea gogorra da, baina ahaleginak merezi du bertan dagoen informazioaren jabe izan eta orrialdeetan barrena aurkitzen diren kontuak jakiteko. Hala ere, izenburuan aipatu dugun bezala, euskal literaturaren zaleentzat edo, hobe esanda, oso zaleentzat da lan hau. Ohiko irakurleak, oro har, ez du entretenigarririk aurkituko liburuaren orrialde ugarietan barrena. Gerraurreko euskal literaturak zer eman zuen eta zein iritzi eta eztabaida sortu zituen aztertu nahi duenak, ordea, ezinbesteko liburua du hau.

Egileek gogotik egin dute lan artikuluak eta kritikak bildu eta sailkatzen, gerraurreko egunkarietan barrena ibili ostean. Gero, hainbat ataletan banatu dute lana, liburua osatzerakoan. Euskaltzaleak mugimendu garaikide legez izeneko lehen atalean biltzen dira egileen hitzak eta azterketa. Bigarren atala artikulu bilduma luzea da.

Lehen atala sarrera egokia bihurtzen da artikulu bilduma mardulari heltzeko. Bertan, esan bezala, Euskaltzaleak da hizpide, mugimendu gararaikide legez. Prentsaren gora-beherak azaldu ondoren, Pizkundeari heltzen zaio eta bertan Euskaltzaleak ezezik, poesiaren funtzioa eta kritika literarioaren beharra dute egileek aztergai. Ondoren literaturaren inguruko eztabaida nagusiak uzten dituzte agerian, ikuspegi kontrajarriak eta hizkuntza mailei buruzko eztabaida mahairatuz. Azkenik beste pizkundeei eta garaikidetasunaren auziari heltzen diete Aranbarri eta Izagirrek. Besteak interesgarriak badira, are interesgarriagoa iruditu zaigu azken atal hau. Garai hartako euskal literaturaren egoera Katalunia zein Galiziakoarekin alderatu eta aztertzen da bertan, euskal egileen pare kanpoko olerkarien berri emanez. Ezpairik gabe, gaiarekiko beraien zaletasuna besteenganatzen eta irakurleari kutsatzen asmatu dute azterketa honen bi egileek.

Artikulu bilduma dator gero. Izen ugari dira egileenak eta egunkari ezberdinak artikuluak argitaratu zituztenak. Orixe, Aitzol, Jauregi, Lizardi, Agirre, Lauaxeta, Larreko, Jautarkol eta Artetxe dira egileetarik zenbait eta El Día, Euzkadi, El Pueblo Vasco, Argia, Jagi-Jagi eta Yakintza egunkarietarik batzuk. Artikuluak gazteleraz daude asko, euskarazkoak ageri badira ere. Dena dela, orduan zenbaitek esandakoak gaur egun duen indarrak harritu gaitu batez ere. Gerraurreko literatur kritikak izanik ere, orduan —denborak ematen duen erreferentzia lagun izan gabe— idatzitakoek indar handia dute gaur gurean, batez ere egile handienei buruzko idatziek.

Aita Santi Onaindia beka jaso zuten egileek duela zenbait urte lan hau burutzeko eta ziur gaude, beka horren deialdia egiten dutenei ez zaiela damutu aldez aurretik lan honetan konfiantza jarri izana. Lehen aipatu dugun bezala, ezinbestekoak dira artikulu hauek gerraurrea euskal literaturan izan zen garai garrantzitsua ulertzeko eta ordukoak aztertzeko. Egileen lanak eta artikuluen aurreko hitzak interesgarri ezezik atsegin ere egin dute beharrezkoa dena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak