kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Kontaktua / Luis Fernandez / Elkar, 1996

Donostia, urtarrilaren 23a Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1996-12-14

Debako Udalak antolatzen duen Tene Mujika Lehiaketa irabaziz ekin zion bideari Fernandezen lan honek. Aurtengo deialdian lehen saria jaso zuen eta, egia esateko, ez zuen gutxiago merezi.

Gaurko Euskal Herria aurkituko du irakurleak Kontaktua-ren orrietan barrena. Herriko Taberna agertzen da lehen orrialdean bertan, Goenkale aurrerago… ETA, GAL eta azken urteotako zenbait atentatu sonatuk ere garrantzi nabarmena dute kontaketan. Errealitatea da narrazioaren atzeko oihala. Gure herri honen errealitate gordina. Fernandezen arma, berriz, ironia. Ironia zorrotza. Behin eta berriro egiten du tiro ironia horrekin betetako errebolberraz. Literatura helburu.

Argitaratu denetik, zeresan ugari eman du narrazio honek. Oinarrian, Gregorio Ordoñezen hilketa du Fernandezen lanak. Hortik atera kontuak. Liburuaren atzealdean aitortzen den bezala, orain artean, idatzi direnek argi adierazten dute lan honen maila. “Derrigorrez irakurtzekoa” idatzi du Joxerra Garziak Jakin-en. “Trama beltz bihurria baliatuz, gizarte-argazki gubidagabea egiten du. (…) Bikaina da emaitza” Jose Luis Otamendik Argia-n. “Barrez lehertzekoa” Iban Zalduak Hika-n. Ziur gaude, gainera, etorriko direla Kontaktua era honetan hizpide duten adierazpen gehiago ere. Benetan, ez baita gutxiagorako.

Lehendik ere ezagutzen genuen Luis Fernandezen abilezia. EGUNKARIAren Igandeko KZ ateratzeaz arduratzen den honi zer esan ugariko hainbat hitz zorrotz irakurri dizkiogu, hainbat artikulu eta zutabe. Tetris, zutabeak eta lerro solteak liburuan bilduak ditu batzuk. Oraingoan, ordea, marka guztiak hautsi ditu. “Ero puta bat” edo “tonto ustel bat” dirudien kioskeroa, periodiko batzuk saltzeko ere apenas gauza ez dela dirudiena, Herriko Tabernara hurbiltzen da ETA militarrean militatu nahi duela esanaz liburuko protagonistari. Protagonista, zur eta lur gelditzen da: “Pellori begiratu nion eta Lorenzok taberna utzi eta berehala, barrez lehertu zen bat-batean. Neurri batez, noski. / —Ze demontre kontatu diok horri? —egin nion oihu. / —Kontaktua haizela. Heu haizela auzoko kontaktua. / —Ze kontaktu eta ze ostia?! / —Lasai, hi, ez duk horrenbesterako —esan zidan Pellok, lasaixeago jada—. Hi tabernara etorri baino lehenago etorri zaidak kontaktua nor den galdezka, eta hala irten duk dena”.

Horrela hasten da haria josten eta, hortik aurrera, Ordoñez eta Aznarren atentatuak ere tartean hartzen dituen ezustez eta umorez betetako orrialdeak eskaintzen dizkigu Fernandezek. Maisu lana.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak